Galdera

 

Geografiarako eta arterako euskarazko baliabideak nahi ditut.  

 

Data: 2012/02/27



Erantzuna

 

IRALEn sortutako materialen berri izateko, gure web-orrira jo behar duzu: http://www.irale.hezkuntza.net/: material didaktikoa. Bertan aurkituko dituzu interesatu dakizkizukeen geografiako hauek:

 

DBHko Gizarte Zientziak: 1. eta 2. mailetarako material osagarria

 

Populazioa, Hirigintza eta Lurralde-antolaketa EAEn

 

Unibertsitaterako hautaproba prestatzeko geografia-ariketak

 

eta artearekin lotutako hauek:

 

Ebaketa teknikak arte adierazpenean

 

Emakume artistak, Errenazimentutik XXI. mendera arte

 

Henri Matisse eta Pablo Picasso: bizitza irudietan

 

Bolumena I

 

Arte-marrazketa I

 

Arte klasikoa

 

Euskal artea aztergai

 

Azkeneko bostak Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzuak argitaratu ditu, Gabirel Jauregi sailean, paperezko edizioan. Haiek eskuratzeko, Jasone Vicandi Enbeita Komunikazio eta Zabalkunderako arduradunarengana jo beharko zenuke. Harremanetan jartzeko:

 

Tel.: 945018426

Faxa: 945018198

e-maila: comunicacioneducacion@ej-gv.es

 

Saretik beste hau jaitsi dezakezu:

 

http://eimakatalogoa.blogspot.com/2009/05/euskal-artea-aztergai-zenbait.html

 

Eta, betiere, interesgarria da EIMA katalogora jotzea:

 

http://eimakatalogoa.net/