Galdera

 

Filosofiarako zein Etikarako dituzuen baliabideen berri izan nahi dut.

 

Data: 2012/03/20



Erantzuna

 

IRALEren R400 ikastaroan sortutako materialen berri izateko, gure web-orrira jo behar duzu:


http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/


Zure arlorako, honako hauek aurkituko dituzu –besteak beste–:


Batxilerra » Komunak » Filosofia eta Herritartasuna

 

Etorkinak eta esplotazioa

Hizkuntza formala eta logika jokoak

Filosofia material lagungarriak: etika eta politika

 

Batxilerra » Komunak » Filosofiaren Historia


XIX. eta XX. mendeetako filosofia politikoa

Filosofiaren Historia

Marxen Filosofia

5 filosofo

Descartes eta arrazoi modernoa

Platon ezagutu hautaprobako testutik abiatuta

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza » Erlijioen Historia eta Kultura

 

Erlijioen historia

Erlijio monoteista nagusien sorrera eta garapena

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza » Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza / Etika eta Gizabide Hezkuntza

 

Herritartasunerako Hezkuntzarako ikasmateriala (Elkarrekin izan)

 

Ikusiko duzu lan batzuk on-line daudela; beste batzuk, berriz, paperean argitaratuta: Gaiak argitaletxean, Ereinen edo Eusko Jaurlaritzaren Gabirel Jauregi bilduman; azken horiek eskuratzeko, Jasone Vicandi Enbeita Komunikazio eta Zabalkunderako arduradunarengana jo beharko zenuke. Harremanetan jartzeko:

Tel.: 945018426

e-maila: comunicacioneducacion@ej-gv.es