Galdera

 

Latina emateko materialak behar ditut. 

 

Data: 2012/06/14



Erantzuna

 

IRALEn sortutako materialak gure web-orriko Material didaktikoa atalean dituzu, mailaren eta irakasgaiaren arabera sailkatuta. Bertan zure arlorako material hauek dituzu:

 

- DBHrako:

 

Latina

 

Antzinako Erroma

 

Latina euskaraz ikasteko ariketak

 

- Batxilergorako:

 

Salustio vs Suetonio Latina II

Unibertsitaterako hautaproba prestatzeko programazioa eta ariketa praktikoak

 

Ikusiko duzunez, material horiek guztiak Agrega baliabide-biltegian (http://eu.proyectoagrega.es/default/tag-katalogoa) daude, eta bertan IRALEn sortuak ez diren beste materialen batzuk ere aurkitu ditzakezu, agian.

 

Bestalde, edozein irakasgaitan euskaraz zer dagoen jakiteko, EIMA katalogora jo dezakezu: http://www.eimakatalogoa.net/