Galdera

 

Idatzi dezakegu hori guztiarekin? Ala horrekin guztiarekin baino ez da zuzena?

 

Data: 2012/10/03



Erantzuna

 

Galdetu diguzu ea "hori guztiarekin" zuzena den, edo "horrekin guztiarekin" bakarrik den zuzena.

 

Bi horien artean, "horrekin guztiarekin" bakarrik da zuzena: biak deklinatu behar dira. Halaxe dio Euskaltzaindiak bere 4. arauan.

 

Beste kontu bat da "horrekin guztiarekin" edo "guzti horrekin" bietatik zein erabili. Bada, gure aholkua da "horrekin guztiarekin" bakarrik erabiltzea; hau da:

[erakuslea bere kasu-markarekin] + [guztia kasu-marka berberarekin]:

hauek guztiak, horiek guztiek, hari guztiari, hauekin guztiekin, horiengan guztiengan, haietaz guztiez...

 

Zergatik aholkatu dizugu hori? Euskaltzaindiak, aipatu dizugun 4. arauan, hobetsi egiten dituelako forma horiek: guzti hauek, guzti horiek, guzti hari, guzti hauekin, guzti horiengan, guzti haietaz... baino hobetzat jotzen dituelako hauek guztiak, horiek guztiek, hari guztiari, hauekin guztiekin, horiengan guztiengan, haietaz guztiez...