Galdera

 

Ikasleei gramatika azaldu nahi diegunean, hainbat zalantza sortzen zaigu, eta kontsultarako materiala eskuratu nahi genuke. 

 

Data: 2012/11/20



Erantzuna

 

Bada, IRALEn sortutako materialak gure web-orriko Material didaktikoa atalean argitaratzen ditugu. Eta, ikusiko duzunez, ez dago ezer euskarazko gramatikarekin zerikusia daukanik .

 

Dena dela, gure zerbitzuetako bat da, preseski, erabili duzun IRALEren kontsulta zerbitzua, dituzuen zalantzak argitzeko eta idazten dituzuen testuak zuzentzeko ere eskaintzen dizueguna. Gonbidatzen zaitugu, oso gustura, gure erantzunen datu-basea bisitatzera, ikusi dezazun zenbat eta zer-nolako kontsultak heltzen zaizkigun, eta nola erantzuten diegun.

 

Beste alde batetik, noiz edo noiz eskaini diegu geure ikasleei hemen doakizun baliabideen zerrendatxoa, eta iruditzen zaigu zuretzat ere interesgarria izan litekeela:

 

'SURVIVAL KIT'a

 

1. Nola idatzi testu ulergarriak?

 

· Cassany, Daniel: La cocina de la escritura, Anagrama, Bartzelona.

 

· Estilo liburuak:

EIMA

IVAP

Berria

El País

 

2. Nola idatzi zuzen?

 

· Sareko Xuxenweb zuzentzaile ortografikoa

   Xuxeneko plug-inak (https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/xuxen/?src=search)

· Gramatika

 

Azpidazki

Euskaltzaindia (Euskal Gramatika. Lehen Urratsak (hainbat liburuki, pdf formatuan sarean), Euskal Gramatika Laburra (pdf formatuan sarean), arauak, Hiztegi Batua…)

EIMA - Morfosintaxia

EIMA - Kalko okerrak

ALBERDI, ANDRES: Oinarrizko Gramatika, Elkar/Ikastolen Elkartea, Donostia, 2008.

ZUBIRI, ILARI; ZUBIRI, ENTZI: Euskal Gramatika Osoa (3. arg.), IkasBook, Bilbo, 2012.

 

3. Non topatu nola esaten den euskaraz?

 

· Euskalbar (https://addons.mozilla.org/es-es/firefox/addon/euskalbar/)

 

Tutoriala: http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p267-content/eu/contenidos/informacion/ehulku_aholku_guztiak/eu_guztiak/adjuntos/euskalbar.pdf

Berba edo egitura bat nola erabili den eta nola erabiltzen den gaur egun jakiteko, sarritan jotzen dugu Euskaltzaindiaren hiztegi historikora (Orotariko Euskal Hiztegia), hitz bakoitzaren pean historian hartu dituen adiera guztiak eta adibide ugari eskaintzen dizkigulako; eta 2000. urtetik aurrera argitaratu diren Berria eta Herria agerkariak eta ehunka liburu aukeratu biltzen dituen Ereduzko Prosa Gaur corpusera; gainera, oso eroso egiten zaigu gaur egun bertan bilatzea, bi-biak daudelarik Euskalbar Mozilla Firefox nabigatzailerako tresna barran.

 

· www.hiztegia.net

 

· EIBZren Hezkuntzako Hiztegia

 

· Euskaltzaindia: Euskaltzaindiaren Hiztegia, Elkar, Donostia, 2012

 

· EIMA - Onomastika

 

· Euskalterm berria

 

4. Ortotipografia

 

· EIMA - Ortotipografia

· EIMA - Letra larriak

 

5. Kontsulta zerbitzuak

 

· Jagonet (Euskaltzaindia)

· Duda-muda (IVAP)

· Ehulku (EHU)

· IRALE