Galdera

 

Normalean binaka, hirunaka...esaten da, baina ehunka eta hamarka esaten da.  Nola da hamaika zenbakiaren kasuan? Hamaikaka ala hamaikanaka?

 

Data: 2013/01/13



Erantzuna

 

Hona zure galdera: Binaka, hirunaka... esaten da, baina ehunka eta hamarka. Zein da 11 zenbakiari dagokiona: hamaikaka, hamaikanaka...?

 

Erantzuna: Hamaikanaka.

 

Kontuan hartu zein den banaka, binaka, hirunaka, launaka, bosnaka... "hainbateko multzotan" adierazteko erabiltzen diren hitz horien guztien egitura: ZENBAKIA + -NA + -KA; hau da, banatzailearen (distributiboaren) izenari -KA atzizkia erantsi behar zaio, taula honetan ikusiko duzun bezala:


 

Beraz, aipatu dizkiguzun ehunka eta hamarka hitzak beste sail batekoak dira; hain zuzen ere, ugaritasuna-edo adierazteko erabiltzen direnena: dozenaka, milaka, milioika... (zehaztu gabe geratzen dira kopuruak horiek erabiltzen ditugunean).


Pare bat ohartxo, amaitu baino lehen:

    1) Banatzaileak (eta ordinalak) nola idazten diren jakiteko, ikus Euskaltzaindiaren 18. araua.
    2) Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak liburuko 5.7.2. atalean duzu esandakoaren gaineko informazio laburra.