Galdera

 

Jakin nahi dut zelan esan behar dudan 'dia del libro': liburu-eguna, liburuaren eguna...

 

Data: 2013/01/15



Erantzuna

 

 

Liburu-eguna eta liburuaren eguna biak dira zuzenak. Eta, gure ustez, liburuen eguna ere zuzena da.

 

 

a/ Beste kontu bat da forma horietatik zein erabiltzen den gehien gaur egun.

 

Hori jakiteko, 2000. urtetik aurrera argitaratu diren Berria eta Herria agerkariak eta ehunka liburu aukeratu biltzen dituen Ereduzko Prosa Gaur corpusera joko dugu; gainera, oso eroso egiten zaigu gaur egun bertan bilatzea, Mozilla Firefox nabigatzailerako Euskalbar tresna barran eskura daukagularik. Hona emaitzak, ondo argigarriak:

 

LIBURU EGUNA (adibide bakarra, Berria egunkarikoa):

 

"Liburuaren Egunean idazle eta politikariak irakurle", ERREDAKZIOA, 2004-04-21

Liburu Egunaren atarian, sektorearen egoeraz mintzatuko dira gaur [...].


LIBURUAREN EGUNA (hamahiru adibide, denak Berriakoak):

 

Kultura saila — Berria, 2004, 2006

 

Liburuaren Egunean idazle eta politikariak irakurle, ERREDAKZIOA, 2004-04-21

 

1. Liburuaren Egunean idazle eta politikariak irakurle.

2. Liburuaren Egunaren barruan, hainbat politikarik, idazlek eta kazetarik beren literatur lanik gogokoenak irakurriko dituzte ostiralean Donostiako Gipuzkoako Plazan.

3. Etxezarretak jakinarazi zuen «irakurleentzako pizgarri gisa», Liburuaren Eguneko erakusmahaietako liburuak ohi baino &percent;10 merkeago salduko dituztela.

 

Zilarrezko Euskadi Saria, Atxaga eta Sistiagarentzat, ERREDAKZIOA, 2004-04-30

 

1. 'Soinujolearen semea' eta 'Ninguna guerra se parece a otra' liburuak izan dira Liburuaren Egunean salduenak Gipuzkoan.

2. Saria apirilaren 23ko Liburuaren Eguna azokan gehien saldutako liburuari ematen diote liburu saltzaileek.

3. Salmentak ez ezik, Liburuaren Egunean antolatutako ekitaldien emaitza ona nabarmendu zuen Jakak.

 

Liburua protagonista, IRUNE BERRO @:, 2004-04-24

 

1. Makina bat ekimen egin zen atzo Euskal Herrian Liburuaren Egunean.

2. San Jordi egunak eta Liburuaren Egunak bat egiten dute Katalunian.

 

Preziatuenak, SINADURARIK GABE, 2004-04-24

 

1. Apirilaren 15ean hasten da guretzat liburuaren eguna.

2. Apirilaren 15ean ematen diogu hasiera, beraz, liburuaren egunari, eta urte osoan eusten diogu horri, ospakizun handirik edo omenaldirik gabe, ezkutuan eta isilean oparitzen ditugun 365 aurten 366 arrosa imajinarioez beterik.

 

Andersenen aitzakian, haur liburuei begira, AINARA GOROSTITZU, 2004-04-02

 

1. Herrialde bat aukeratzen da urtero Haur Liburuaren Eguneko mezua eta irudia egin eta mundu zabalean hedatzeko.

2. Andersen izango da gurean haurren liburuaren eguneko ardatz, Galtzagorri elkarteak idazlearen Enperadorearen jantzi berria ipuina oinarri hartuz ekintza bereziak antolatu baititu.

 

Ekonomia saila — Berria, 2004, 2006

 

Orriak eta gorriak, SINADURARIK GABE, 2004-04-24

Liburuaren eguna eta orri arras ezberdinak berri ekonomikoetan.

 

b/ Hori ikusita, nagusitu den forma aukeratzea da gure aholkua: LIBURUAREN EGUNA.

 

c/ Hitz elkarketa erabiltzea erabakitzen baduzu, gogoratu bi aukera dituzula (kasu honetan) idazteko: liburu eguna (marratxorik gabe) edo liburu-eguna (marratxoarekin), Euskaltzaindiaren 25. arauak dioen legez (II-4 atalean).