Galdera

 

Zelan esan:  'Me he enamorado de ti.' (zutaz?/zurekin?/zugan? maitemindu naiz)

                  Me gustas (zutaz? zurekin? gustatzen naiz/gustoko zaitut?)

                  Eta berdin fidatu eta gogoratu aditzekin: zutaz?/zugan?

 

Data: 2013/02/12



Erantzuna

 

Galdetu diguzu zer kasutan doazen osagarriak maitemindu, gustatu, fidatu eta gogoratu aditzekin.

 

Erantzuna:

maitemindu → maitemindu naiz + zutaz / zurekin

gustatu → gustatu(t)a nago zurekin / zutaz

fidatu → fidatzen naiz zutaz / zurekin / zugan (zutan, zure baitan) / zuri

gogoratu → gogoratzen naiz zutaz / zurekin

 

Adorea biltzen baduzu, irakurri ezazu mezu honi erantsita doakizun dokumentua, bertan azaltzen baitizugu, luuuuuze, zergatik erantzun dizugun horrela.