Galdera

 

 Esaldi hau itzuli nahi dugu: 'No debes olvidar de hacerlo'


 'Ez duzu hori egiten/egitea/egiteaz ahaztu behar'

 Zein da aukera zuzena? Zein da ahaztu aditzaren erabilera zuzena? 

 

 Data: 2013/05/22



Erantzuna

 

 

“Ez duzu/zaizu hori egitea ahaztu behar” edo “Ez ahaztu hori egitea

 

 

1/ Hona zer ageri den Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko ahaztu sarreran:

 

ahaztu, ahatz, ahazten. da/du/zaio ad.: euskaraz hitz egiten ahaztu zaio; bigarren galderari erantzutea ahaztu zaio.

 

Beraz, hiru motatako aditz laguntzaileak hartu ditzake ahaztu aditzak, eta osagarria ere hainbat motatakoa izan daiteke:


 

   Oharra: Izartxoak (asteriskoak) adierazten du ez dela zuzena.

 

 

2/ Badira ahaztu (ahantzi, atzendu) aditzarekin bestelako erabilera zuzenak ere (“ahaztu zitzaien ogia hartzera”), baina oso gutxi erabiltzen (eta erabili) dira. Ez du merezi aipatzea, gure ustez.

 

3/ Gaztelaniaz ere, olvidar(se) ez da aditz erraza ikasi behar duenarentzat. Are gehiago, gure ustez, zuen “No debes olvidar de hacerlo” hori ez da zuzena: “No debes olvidarte de hacerlo”, “No se te debe olvidar hacerlo” edo “No debes olvidar hacerlo” behar du izan. Erdararen kontu horietarako, kontsultatu esteka honetan: Diccionario Panhispánico de Dudas.