Galdera

 

Euskal Herriko euskaldunek eta erdaldunek zer ehuneko osatzen dituzte (lurraldez lurralde)?

 

Data: 2013/07/02



Erantzuna

 

Gure ustez, ganorazko azken inkesta soziolinguistikoa Eusko Jaurlaritzak egin zuen 2011n, eta haren emaitzak –adibidez– pdf-ko dokumentu honetan dituzu: V. inkesta soziolinguistikoa. Seguruenik, aski izango duzu 4. orrialdeko (EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria) eta 5.eko (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia) datuekin.



Zirkulu bakoitzak (sektore-diagrama, Estatistikan esaten zaien bezala) hiru zati ditu: laranja (elebidunak), horia (elebakarrak:  jakina, erdaldun elebakarrak) eta marroixka (elebidun hartzaileak: ulertu bai, baina euskaraz hitz egiten ez dutenak). Zirkuluen tamaina lurralde bakoitzeko biztanleriaren araberakoa da.

Baliteke 6. eta 7. orrialdeak ere interesgarri gertatzea, Nafarroako euskaldun izaeraren interesatuta zaudelarik; batez ere zazpigarrena, Nafarroako hiru eremu ofizialetako banaketa erakusten baitu: euskalduna, mistoa eta ez euskalduna.