Galdera

 

Nola deklinatzen dira izen bereziak NORI kasuan? 

 

Data: 2013/09/11



Erantzuna

 

 

Oharra: Euskara baturako arauaz galdetu diguzula suposatu dugu erantzun hau osatzeko.

 

  • Izena bokalez amaitzen bada, -RI kasu marka erantsi behar zaio.
  • Kontsonantez amaitzen bada, ostera, -I erantsi behar zaio.

 

 

 

1/ Aditza eta deklinabidea batzea izan zen euskara estandarreranzko lehen pausoa: erabaki haiek oinarri-oinarrizkoak dira, guztiz funtsezkoak, Euskaltzaindiaren arau berri gehienak baino askoz ere garrantzizkoagoak.

Deklinabide taulak –kasuistika zabal-zabalarekin, gainera–, Euskaltzaindiaren liburu honetan dituzu (pdf formatuan, estekan): Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I (Eranskina). Eman dizugun informazioa 83. eta 85. orrialdeetan topatuko duzu.

 


2/ Bizkaieraz, kontsonantez amaitzen diren izen bereziekin, -ERI kasu marka jartzen dute hiztun gehien-gehienek, eta Labayru ikastegiak aukera biak eskaintzen ditu bizkaiera baturako, -I edo -ERI markak eranstea: JonI edo JonERI, AritzI edo AritzERI

Beraz, NORK kasuan batuan zein bizkaieraz gertatzen den bezala (JonEK eta JoneK), nahasgarri suertatu liteke NORI kasua zenbait izen parerekin: JonERI eta JoneRI, JulenERI eta JuleneRI…). Azentuaren bidez bereizten dituzte gehienek (ez denek!), hitz egitean noski, baina ez dago modurik anbiguotasuna apurtzeko testu idatzietan (jakin behar da erreferentea gizonezkoa ala emakumezkoa den).

 


3/ Prezio berean, konturatu zaitez kontsonantez amaitzen diren leku izenetan, lekuzko kasuetan, bi aukera onartzen dituela Euskaltzaindiak euskara baturako (86. or.):