Galdera

 

Aditzak lantzeko aplikazio bat irten berri dela entzun dut. Hori horrela da? Sakeleko telefonoetarako balio du?

 

Data: 2013/09/16



 

 

2011n, web bat sortu zuten euskal aditzak lantzeko: http://aditzak.com/.

2013ko abuztuan, sakeleko telofonoetarako aplikazioa sortu dute, IOS eta Android plataformetako telefonoetan erabiltzeko (iTunes eta GooglePlay dendetan daukazu dohainik).

Honela deskribatzen dute:

Aditzapp euskal aditz-laguntzaileari dagokion sistema osoa lantzeko tresna da.

Bere ezaugarrien artean honako hauek bereiz ditzakegu:

  • Aditz-laguntzailea lantzeko mila ariketa baino gehiago.
  • Aditz-taulak ikusi eta kontsultatzeko aukera.
  • Jakin ezazu non dituzun akats gehienak.
  • Indikatiboa, Ahalera, Subjuntiboa eta Agintera sistemak lan ditzakezu aditz forma guztietan. 

Gesmae Informatika izeneko enpresak egindako aplikazioa oso erabilgarria da euskara lantzeko. Aditzak menperatzeko tresna egokia.

Baina kontuz, aditz trinkoak ez baitira lantzen aplikazio honetan.