Galdera

 

Nola esan euskaraz 'Vasco', 'Castellano' eta 'Inglés' (eskoletako ikasgaiak)? 

 

Data: 2013/09/16



Erantzuna

 

Ikasgaien izenak ofizialak izaten dira; indarrean dauden curriculumetan (Haur Hezkuntzan, Oinarrizko Hezkuntzan eta Batxilergoan), izen hauek hartzen dituzte:

 

Lengua Vasca y Literatura

Euskara eta Literatura

Lengua Castellana y Literatura

Gaztelania eta Literatura

Lengua Extranjera (Inglés)

Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa)

 

 

Non erabili nahi dituzun, laburtu egin ditzakezu izenok. Nota buletinetan, esaterako, ez da leku handirik egoten ikasgaien izenetarako, eta, beraz, nahikoa izan liteke honekin:


Euskara / Euskera

Gaztelania / Lengua Castellana

Ingelesa / Inglés