Galdera

 

“Paper hau familiaka banatu” eta “Paper hau familiako banatu”: egokiak dira? 

 

Data: 2013/09/23



Erantzuna

 

 

Guk geuk beste formula batzuk aukeratuko genituzke:



• “Banatu familiei ohar/gutun/idazki hau: bakoitzari, bat”


• “Banatu familiei ohar/gutun/idazki hau: familia bakoitzeko, bat”


• “Helarazi/Bidali/Eman familiei ohar/gutun/idazki hauetako bana”

 

 

Oharra:Itsu-itsuka gabiltza erantzuten, ez dakigu-eta esaldia non erabiltzeko den, agindua den (eta, hala izanez gero, norentzat…), paper delako hori zer den, zer prozedura erabili behar den banatzeko… Beraz, interpretatu egin behar izan dugu mezua, eta interpretazio horretan oinarritutaeskaini dizkizuguhiru proposamenok.