Galdera

 

Nola esaten da: ELKARRETIK edo ELKARRENGANDIK? 

 

Data: 2013/09/26



Erantzuna

 

Bi horietatik, ELKARRENGANDIK da forma zuzena.

 

 

1/ Hona hemen elkar izenordainaren deklinabidea:



 

2/ Ikusten duzunez, -gan- morfema txertatzen da nahiz eta erreferenteak bizigabeak izan. Zure adibidea ekartzearren:


Bereizi itzazue paper biak elkarrengandik.

 

Taulan azaldu dizugun bezalaxe jokatzen da Hego Euskal Herriko euskalkietan (eta bai XIX. mendearen amaiera arte Ipar Euskal Herrikoetan ere, adituek diotenez); eta, beraz, halaxe jokatzea gomendatzen dizugu. Dena dela, Ipar Euskal Herriko euskalkietan, oso hedatuta daude gaur egun elkarretatik eta elkarretarik formak (eta elkarretara, NORA kasurako), eta zuzentzat jo behar ditugu noski.

 

 

3/ Gogoratu bata bestetik esapidea ere erabili dezakezula: guztiz baliokideak dira (zure adibidean, behinik behin) bata bestetik eta elkarrengandik.

 

 

4/ Amaitzeko: Bizidunen eta bizigabeen deklinazioetan ageri diren atzizkiak nola erabili, Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak liburukiak azaltzen dizu 3.1. atalean (“Bizidunak eta bizigabeak”, 83.-84. or.).