Galdera

 

Noiz da ber- eta noiz bir- aurrizkia? 

 

Data: 2013/10/16



Erantzuna

 

Ez dago araurik, baina bai joera argi bat:

 

bir- + kontsonantez hasten diren aditzak

ber- + bokalez hasten diren aditzak

 

1/ Euskal hitzen forma estandarrak zein diren erabakitzea da Euskaltzaindiaren betebehar garrantzitsu bat, eta forma horiek Hiztegi Batuan zehazten ditu (Euskalbar Mozilla Firefox nabigatzailerako tresna barran duzu, beste hiztegi askorekin batera, Hiztegi Batua). Bertan kontsulta egin, eta:



 

Beraz, [ber- +bokalez hasten diren aditzak] formula aditz guztiek betetzen dute, batek izan ezik: berpiztu delakoak(euskara dialektalean badaude noski birdun formak: birpiztu, birbiztu eta birbistu); eta [ber- + kontsonantez hasten diren aditzak] formula, berriz, aditz guzti-guztiek betetzen dute, nolabaiteko salbuespenak denak dira-eta izenak.

 

2/ Gogoratu ezen, aurrizki horien ordez, adberbio bat erabili dezakezula gehienetan. Izan ere, batzuetan gogor samarra gertatzen da aurrizkidun forma (“Berronarketak, orain!” krisi denbora honetan inoiz edo behin aldarrikatzen den honekin gertatzen den bezala, edo “zalantzak birsortu”rekin, edo “ez berrizoztu”rekin…), eta naturalagoa-edo aditzondoa baliatzea:

 

birberotu = berriz berotu

berregituratu = berriz egituratu / bestela egituratu