Galdera

 

'Deberes': nola esan euskaraz? 

 

Data: 2013/10/23



Erantzuna

 

 

Etxeko lanak

 

 

1/ Euskal hitzen forma estandarrak zein diren erabakitzea da Euskaltzaindiaren betebehar garrantzitsu bat, eta forma horiek Hiztegi Batuazehazten ditu (Euskalbar Mozilla Firefox nabigatzailerako tresna barran duzu, beste hiztegi askorekin batera, Hiztegi Batua). Bertan kontsulta egin, eta hau topatuko duzu:


etxeko lan 1 'etxea zaintzeko lana' 2 'etxean egiteko eskolako lana'



Euskaltzaindiaren orakulua da hori. Baina ikusi dezagun zer dioten gaur egun gehien erabiltzen diren hiztegiek: 


Zehazki hiztegian:


deberes mpl (escolares) etxeko lan(ak): hacer los deberes, etxeko lanak egin.

 

Elhuyar hiztegiak ere jasotzen du:


deber   etxeko lan  En la escuela les ponen muchos deberes: eskolan etxeko lan asko ematen diete.


 

Amaitzeko, EIBZ Nafarroako erakundearen Hezkuntzako Hiztegian:

 

eus- etxeko lanak
cas- deberes (tareas)



2/ Ez dugu uste ataza hitza egokia denik kasu honetan. Oso gutxi eta oso hizkera gutxitan erabiltzen da/zen eguneroko hizkeran, eta gaur egun termino modura erabiltzen da Pedagogian edo Hezkuntzan, zeregin mota jakin batzuk izendatzeko.