Galdera

 

Egiazko: zergatik ez dago onartuta, benetako eta ohiko bezala? 

 

Data: 2013/10/30



Erantzuna

 

Onartuta dago egiazko.

 

 

1/ Euskal hitzen forma estandarrak zein diren Euskaltzaindiak erabakitzen du, eta forma horiek guztiak Hiztegi Batuan zehazten ditu (Euskalbar Mozilla Firefox nabigatzailerako tresna barran duzu, beste hiztegi askorekin batera, Hiztegi Batua). Bertan topatuko duzu egiazko (eta egiazkotasun).

 

Kontsultan aipatzen dizkiguzun beste biei dagokienez, honakoa azaltzen da Hiztegi Batuan:


·         benetako izlag. 'zinezkoa, egiazkoa, jatorrizkoa' [erreparatu ezazu sinonimo modura ematen duela egiazko bera]

·        ohiko

·         ohizko izlag. h. ohiko [hau da, nola edo hala onartuta dago ohizko forma, baina ohiko erabiltzea hobesten da: horixe esan nahi du “h.” laburdurak]

 

2/ Beraz, nahastu egin zara, nonbait. Euskaltzaindiak bere 19. arauan argitzen du auzi hau:



 

Benetan adizlagunaren parekoak, egia izenaren gainean eraikiak, hauek dira: egiaz, egiatan eta egian (oso gutxi erabilia azkena). Hortaz,


·        benetan + -ko → benetako

·        egiaz + -ko → egiazko

·        egiatan + -ko → egiatako (gutxi erabilia)

·        egian + -ko → egiako (oso gutxi erabilia)