Galdera

 

'Kartetan ibili' edo 'kartaka ibili'? 

 

Data: 2013/11/01



Erantzuna


Kartetan ibili da forma zuzena.

 

 

1/ Euskal hitzen forma estandarrak zein diren erabakitzea da Euskaltzaindiaren betebehar garrantzitsu bat, eta forma horiek guztiak Hiztegi Batuan zehazten ditu (Euskalbar Mozilla Firefox nabigatzailerako tresna barran duzu, beste hiztegi askorekin batera, Hiztegi Batua). Bertan kontsulta egin, eta hau topatuko duzu:


kartetan (ari izan, egin, ibili, jokatu bezalako aditzekin erabiltzen da)

 

Zehazki hiztegian ere:

 

            jugar a cartas: kartetan jokatu, kartetan aritu, jokoan egin.

 

 

2/ Ez dago, beraz, kartaka jokatu/jolastu/aritu… horren arrastorik hiztegiotan. Eta adibide bat bakarrik topatu dugu Ereduzko Prosa Gaur (gaur egungo egile onenen testu hautatuek eta prentsan argitaratutako artikuluek osatutako corpusa) delakoan; Xabier Montoya idazlearena:


Etzanak zaudete gehienak, begiak hetsirik lo egin gabe batzuk eta kartaka bertze batzuk, denbora pasatu aldera”.

 

Corpus berean kartetan kontsultatu, eta ehundik gora adibide topatuko dituzu. Irakurri nahi badituzu, hau da esteka.