Galdera

 

-TZAT eta -TZAKO: noiz bata eta noiz bestea? 

 

Data: 2013/11/01



Erantzuna

 

Gure aholkua da -tzat erabiltzea adizlagun modura, eta tzako izenlagun modura.

 

1/ Euskaltzaindiak, bere Euskal Gramatika Lehen Urratsak-I (Eranskina) liburuan, euskara baturako deklinabide taulak zehaztu zituen. NORENTZAT kasurako, bi amaiera onartzen ditu: -(r)entzat eta -(r)endako, eta ez -(r)entzako. Hala,

 

 

 

Berez, adizlagun modura erabiltzekoa da -(r)entzat:


  • (—Norentzat da opari hau?)  —Lorearentzat da oparia.
  • (—Norentzat ekarri duzu ardoa?)  —Gure alabarentzat ekarri dut ardoa.
  • (—Norentzat idatzi dute mezua?)  —Langabezian dauden guztientzat idatzi dute mezua.

 

Eta izenlagun modura -(r)entzako:


  • (—Norentzako oparia da hau?)  —[Lorearentzako oparia] da.
  • (—Norentzako ardoa dago gordeta sotoan?)  —[Gure alabarentzako ardoa] dago gordeta sotoan.
  • (—Norentzako mezua irakurtzen ari zara?)  —[Langabetuentzako mezua] irakurtzen ari naiz.

 

 

Beste kasu batzuekin ere, [adizlaguna + ko] egitura baliatzen da izenlagunak eraikitzeko:


 

 

 

2/ Dena dela, ez du ematen bekatu larria denik -tzako adizlagun modura erabiltzea, oso-oso hedatuta dago-eta erabilera hori; hala aitortu zuen Miren Azkarate euskaltzainak 1996an argitara eman zuen (zurea bezalako kontsulta baterako) erantzunean.