Galdera

 

'Bilboko trena' ala 'Bilborako trena'? 

 

Data: 2013/11/05



Erantzuna

 

Biak dira zuzenak, baina jatorragoa-edo da Bilboko trena.

 

 

Oharra: Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika.Lehen Urratsak-I (EGLU-I, 255.-257. or.) gramatikatik hartu dugu emango dizugun informazio hau.

 

1/ Argi dago norako badela, zalantzarik gabe, adizlaguna (aditzaren osagarria):

Norako erosi dituzu horren liburu mardula? —Hondartzarako (Hondartzan leitzeko).

Norako nahi duzu eguzki lore hori? —Baserrirako (Baserrian jartzeko).

Norako da autobus hau?—Donostiarako(Donostiara joateko).

 

Ipar Euskal Herriko hiztunek, bide batez esanda, hondartzako,baserriko eta Donostiako esango lukete.

 

 

2/ Eta zalantza dago izenlaguna denean nola jokatu behar den: Norako trena? ala Nongo trena?

 

Euskaltzaindiaren ustez, Nongo trena? da egitura jatorrena: azken urteotako ohiturak gorabehera, -ra- gabeko formak zaharragoak dira, eta adineko euskaldunek –euskalkirik gehienetan bederen– egungo egunean maizago erabiliak (baina euskaldun gazte batzuek, bizkaieraz batez ere, bereizi beharra dute nongo zerbait izatea eta norako zerbait izatea.

 

Bizkaieraz ere, halaxe jokatzen da (edo zen, gutxienez)noski:


·        Orozkoko autoa (autobusa)

·        Arratiako tranbia(“Tranvía Eléctrico de Bilbao a Durango y a Arratiaizeneko konpainiak abiatu zuen zerbitzua)

·        Bilboko trena

·        zeruko bidea

·        etxeko zapatilak

·        …

 

Eta ez da (zen) esaten Orozkorako autoa, Arratiarako tranbia, Bilborako trena, zerurako bidea, etxerako zapatilak

 

Era berean, gaztelaniazko deberes esateko, euskaldun gehienek etxeko/oporretako lanak erabiltzen dute, eta ez etxerako/oporretarako lanak. Bi aldiz egin digute horren gaineko kontsulta, eta hemen duzu gure erantzuna.

 

 

3/ Egia da, ordea, Pariseko autobusa eta haren parekoak jatorrak bai baina anbiguoak ere badirela:


Pariseko autobusa = “Parisen ibiltzen den autobusa”

Pariseko autobusa = Parisera joaten den autobusa” (Pariserako autobusa)

Pariseko autobusa = Parisetik etortzen den autobusa”(Parisetiko autobusa)

 

Anbiguotasun horrek, seguruenik, oraintsu arte egiten ez zen bereizketa egitera bultzatuko du gero eta hiztun gehiago. Ikusi besterik ez dago Ereduzko Prosa Gaur corpusean zenbat aldiz jaso duten “-rako bidea gaurko literaturan; hainbeste, non iragarri genezakeen [-rako+izena] egitura aise nagusituko zaiola [-ko+izena] jatorragoari: denbora testigu. Hona adibide batzuk:


·         Frantziarako bidea oso ilun egongo da", esan zion besotik heltzen ziotenetako batek don Jaimeren tonua hartuz. (Bernardo Atxaga, Soinujolearen semea)

·         Handik gutxira, Marseillarako bidean ginen. (Anjel Lertxundi, Ihes betea)

·         Aldapa beste aldera beharko zukeela iruditzen zitzaidan, hasieran behintzat aiseago egiten bainuen Irundik Legazpirako bidea, Legazpitik Irunakoa baino. (JoxerraGarzia, Kurrin-kurrunvitae)

 

(Zuk zeuk egin dezakezu proba beste izen batzuekin, ea zer gertatzen den: estekan bide jartzen duen lekuan, tren, autobus…jarrita)

 

 

Baina, bitartean, Bilboko trenaren alde egitea aholkatzen dizugu.