Galdera

 

'Nabarmena da beti zure lekuan eserita zaudeLA' baina 'Garrantzitsua da hori esaTEA'? Zergatik? 

 

Data: 2013/11/25



Erantzuna

 

'Nabarmena' eta 'garrantzitsua' adjektiboetan dago gakoa, orain azalduko dizugunez.

 

 

Ea asmatzen dugun erraz azaltzen nolakoak diren egitura horiek! Sintaxiaren alorrean murgiltzea ez da kontu samurra izaten…

  

 

1/ Sinplifikatzearren, suposatuko dugu esaldi horien guztien egitura hau dela:


[Adjektiboa + aditz kopulatiboa + subjektuko mendeko perpausa]

                           (Atributua)

Nabarmena               da                 beti zure lekuan eserita zaudela

Garrantzitsua              da                 hori lehenbailehen denei esaTEA

 

Bada, subjektuko mendeko perpausak hartzen duen itxura atributuaren (nabarmena, garrantzitsua…) araberakoa da:



    

 

Adibideak:

 

 

 

 

2/ Bitxia iruditzen zaizu euskaraz atributuaren esanahiak markatzea banaketa sintaktiko hori? Semantikari dagokion kontua delarik, beste hizkuntza batzuetan ere berdin-berdin jokatzen da (ez gara ausartzen esaten “hizkuntza guztietan”). Esaterako, gaztelaniaz:

 

a.      Hartu ditzagun lehen multzoko adjektibo batzuk (evidente, cierto, claro…), eta ikusi dezagun zer-nolako mendeko perpausak gobernatzen dituzten subjekturako:

·        Es evidente por tu acento que has nacido en Cangas de Morrazo.

·        Parece cierto que el pipirigallo o esparceta prefiere los suelos calizos.

·        Resulta claro que no te han servido de mucho todos esos cursillos de enología.

 

Guztietan, subjektuko perpausa indikatiboko konpletiboa da, euskaraz bezala!

 

b.      Orain, hartu ditzagun bigarren multzokoak (posible, necesario, bueno, lógico…):

·        Es perfectamente posible conseguir la independencia para Igeldo.

·        Es perfectamente posible que consigáis la independencia.

·        Me es necesario encontrar un buen regalo para mi sobrino.

·        Parece lógico defenestrar a los jefes que no permiten mejorar nuestro servicio.

·        Parece lógico que los verdaderos propietarios defenestren a los jefes que no permiten mejorar nuestro servicio.

·        Sería muy bueno para nosotros que lo hicieran, ciertamente; y sería conveniente hacerlo cuanto antes.

 

Guztietan, subjektuko perpausa infinitiboarekin osatzen da (euskaraz, aditz-izenaren pareko forma), eta zenbaitek subjuntibozko osagarriak ere onartzen dituzte.