Galdera

 

“Ondo pasatu dut” ala “Ondo pasatu naiz”: Zein da zuzena? 

 

Data: 2014/01/10



Erantzuna

 

Esan nahi duzuna esateko, Ondo pasatu dut da zuzena (“Ondo/Ederto/Primeran ibili naiz).

 

1/ Pasatu aditzak –jakina– NOR eta NOR-NORK formetako aditz laguntzaileak hartzen ditu, zein den haren adiera:

 

Haren albotik pasatu zenean…

Handik Frantziara pasatu zen.

Harrezkero pasatu dira urteak.

Gaua pasatu eta hurrengo goizean…

 

Ibaia pasatu behar zuen  (=zeharkatu).

Bide luzeak pasatu zenituen ortutsik.

Bizirik ez duk denbora asko pasatuko gure etxean.

Zorionean pasatu ditu gaur arteko egun guztiak.

Denbora pasatu genuen kontu kontari atean.

 

(Adibide guztiak Euskaltzaindiaren Hiztegitik atera ditugu).

 

 

2/ Bistan dago, dena dela, erdarazko pasar(se)lo bien/en grande/... (to have a great time) esamoldearen parekoaz ari zarela galdezka. Zehazki hiztegian kontsultatu (Mozilla Firefox nabigatzailerako tresna-barran duzu eskueran), eta hau topatuko duzu:

 

Pasarlo, pasatu:


lo pasamos muy bien, primeran pasatu genuen, oso ongi pasatu genuen, primeran pasatu genuen;

me lo pasé de pena, penagarri pasatu nuen;

lo pasamos bomba, primeran pasatu genuen;

pasarlo mal, larri ibili, gaizki pasatu;

pasarlo muy mal, ederrak ikusi, gorriak ikusi, gaitzak ikusi goi.