Galdera

 

'Nahitanahiezkoa':  zuzena da? 

 

Data: 2014/02/13



Erantzuna

 

Hiztegi Batuaren arabera, ez: nahitaezko behar du.

 

 

1/ Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan zehazten da zein diren euskara batuan erabili beharreko hitzen formak. Bertara jo behar duzu horrelako zalantzak argitzeko (Mozilla Firefox nabigatzailerako Euskalbar tresna barran duzu integratuta):

 

Bi aukera ematen dizkizu ezinbestean edo derrigorrean izenlagunen sinonimoa osatzeko:

·        nahitaez

·        nahi eta nahi ez

 

2/ Kontsultako nahitanahiez hori ere jasotzen du, baina honela dio:

nahitanahiez* e. nahitaez; nahi eta nahi ez

Hitzaren forma hori ez dela erabili behar adierazten du izartxoak (*), eta 'e.' laburdurak, berriz, ondoko forma erabiltzeko agintzen du: "forma okerra da nahitanahiez; erabili nahitaez edo nahi eta nahi ez".

 

3/ Izenlagunak eraikitzeko, aditzlagunei -ko eranstea baino ez duzu:

·        nahi eta nahi ezko

·        nahitaezko