Galdera

 

Gabon ogiari lotutako otoitza

 

Data: 2013/12/07



Erantzuna

 

 

Abenduan kontsulta jaso, eta 2014ko otsailera arte, Xabier Paiak bere Ahozko Euskal Literaturaren Antologia osatu berria aurkeztu zuen arte, ez genuen erantzuna aurkitu. Antologia hori irakurtzean, ustekabea izan genuen. Halako batean, "Genero errituala" atalean, hara non egiten dugun topo 'Ogi bedeinkatua' izeneko otoitz moduko honekin: 


 

 

Ogi bedeinkatua

 

Ogi bedeinkatu santua,

lurrean indartua,

zeruan santutua;

hau jaten dugunean,

izan bedi ene anima salbatua.

 

 

Aurretik, bueltaka ibili ginen formula hori non topatuko (Interneten, etnologia liburuetan eta bestetan arakatu, eta oraintsu arte ez dugu izan soluziorik). Informazioa bageneukan gabon ogiogi salutadu edo ogi salutadore horren kontura; besteak beste, gure etxeetan ere egiten baitzen erritu hori (eta da). Baina ez genuen aurkitzen otoitzaren arrastorik inon: gure etxeetan, mahaia bedeinkatu baino ez da egiten; ez dago beren-beregiko formularik ogia bedeinkatzeko.

 

Gure lehen bilaketa haren emaitzak interesgarriak izan daitezkeelakoan, pare bat esteka txertatuko ditugu hemen, horrelako usadioetan interesatuta egonez gero testuok irakurri ditzazun: 



·         http://www.karmelaldizkaria.com/hemeroteka/pdf/1995/04/Karmel_3926.pdf

·         http://www.berriz.org/eu-ES/Zerbitzuak/Euskara/Berrizko&percent;20euskara/5_04_Elikadura_2.pdf