Galdera

 

'Balego': aspektu burutugabea du eta geroaldia adierazten du?

 

Data: 2014/03/10



Erantzuna

 

 

(Ba)lego adizkiak ez du aspekturik, eta orainaldia edo geroaldia adierazten du (esanahiaren aldetik).

 

 

1/ Adizki trinkoek ez dute aspekturik (batzuek puntukaria esaten diote adizki trinkoen aspektuari).

 

2/ Hauek dira (ba)lego adizkiaren ezaugarri morfologikoak:


 


 

 

3/ Morfologiatik aparte, semantika (esanahia) dago. Alegiazko tempuseko adizkiek orain-geroko denboran kokatzen dute alegiazko gertakaria:

 

“Hemen balego orain, ezagutu ere ez genuke egingo” (oraina)

Bihar eguraldi txarra balego, kiroldegian jokatuko litzateke partida” (geroa)

Nire esku balego, lagunduko nizuke arazoa konpontzen (orain-geroa)