Galdera

 

Orixek euskarari egindako ekarpena

 

Data: 2014/03/10



Erantzuna

 

 

a/ Literatura

 

Ekarpenik handiena literaturan egin zuen Nikolas Ormaetxea “Orixe”k. Hona idatzi zituen lanak (Literaturaren Zubitegia euskal literaturaren gaineko web orria izan dugu abiapuntua):


 

Nobela

Santa Cruz apaiza

1929, Leizaola

Saiakera

Euskal literaturaren atze edo edesti laburra

Jainkoaren billa

Euskal literaturaren historia laburra

1927, Euskal-Esnalea

1971, Gero

2002, Utriusque Vasconiae

Poesia

Eusko Olerkiak

Barne-muinetan

Euskaldunak

1933, Euskaltzaleak

1934, Itxaropena

1950, Itxaropena

Haur eta gazte literatura

Leoi-kumea

1948, La Photolith

Itzulpena

Frederic Mistral-en Mireio

Tormesko itsu-mutilla

1930, Verdes-Atxirika

1929, Verdes-Atxirika

Dibulgazioa

Mamutxak

1962, Euskal Herria

Oroitzapenak

Quiton arrebarekin

1950-1954, Euzko-Gogoa

 

b/ Euskararen batasuna:

Koldo Zuazoren hitzak (Euskara batua: Ezina ekinez egina, Elkar, 2005):

«Nikolas Ormaetxea “Orixe” ere batasunaren aurka agertu zen. Antzinako Grezia gogoan, euskalki guztiak erabiltzearen aldekoa zen: bat literaturako sail bakoitzean:

¿En qué forma se deberá practicar pues la unificación sin adoptar ningún dialecto fijo ni limitar por selección la riqueza de todos ellos? —Dando libertad a cada escritor para que en cada ocasión, género literario y otras circunstancias que se le presenten al escribir, escoja con tino y siembre con arte, y use con prudencia sin acumularlas, las formas más distantes y extrañas sin excluir ninguna. Esto hicieron los griegos: así dieron solución a un problema todavía más arduo que el nuestro. Me imagino, y para ello me dan pie aquellos antiguos autores con la conducta que siguieron, que si Demóstenes o Píndaro hubieran hoy de escribir en la lengua de Aitor, escogerían el uno para sus arengas y el otro para sus vehementes odas, el seco dialecto vizcaíno, o tomarían de él la mayor dosis, sazonando su lenguaje con elementos de los otros en menor escala; si Lisias, Sócrates o Cicerón, se me ocurre que tomarían por base el guipuzcoano; si en fin Anacreonte, Luciano el filósofo o Aristófanes sus gracias y sátiras, no concibo que hallaran base más apta que el pirenaico. Esa es la norma que me parece más acertada, y ninguno tan apto para realizarla que el mismo escritor (Ormaetxea, Nikolas “Orixe”:Unificación del lenguaje literario. Diversas soluciones”, RIEV 11: 53-61. 1920)

 

Orixeren iritziz, euskara irakaskuntzan sartuz gero, haurtzarotik hasita landu ahalko genituzke norbere euskalkia eta besteena eta, hori eginda, ez legoke edozein euskalki irakurtzeko eta ulertzeko ezinik.

 

Hitzez ez ezik, egitez ere bide horietan barrena ibili zen Orixe bere bizitza osoan. Jon Garmendiak egindako elkarrizketa batean, bere liburuak zein euskalkitan idatzi zituen ekarri zuen gogora: Tormes´ko itsu mutilla bizkaitarrean, Mireio behe-nafarrean, Santa Kruz apaiza giputzean, eta Barne muiñetan, Euskaldunak, Urte guziko meza-bezperak eta Agustin gurenaren aitorkizunak nafar-giputz nahastuan. Ez zuen esan literatura ez zen ia guztia gaztelaniaz idatzi zuela. Eta merezi zuen hori esatea eta horren arrazoiak azaltzea. Ziurrenera, gaztelaniari hain lotuta egon ez balitz, premiazkoagoa ikusiko zukeen euskararen batasuna.»

 

c/ Kazetaritza

 

·        Jesus´en Biotzaren deya jesuiten aldizkarian idatzi zituen zenbait artikulu.

·        Gero, Euzkadi egunkari jeltzalean hasi zen idazten tarteka, 1927an (artean, Kirikiño zen euskara atalaren zuzendari). Kirikiño hil ondoren, Orixek zuzendu zuen euskara atala (1929-1931). Lizardik, Lauaxetak, Aitzolek... idazten zuten garai hartan. Orixerekin, kazetaritza izaera galdu zuen neurri handi batean Euzkadiko euskara atalak: Kirikiñoren “Egunekua” ataltxoa kendu, eta “Euskeraz: Gaurko ebanjelioa” idazten zuen Orixek (Estepan UrkiagaLauaxeta”k, Orixe ordezkatu zuenean, kendu egin zuen Orixeren atal hura). Bistan dago Orixek mistika eta literatura zituela gurago kazetaritza baino. Errepublika heldu, eta Orexara joan zen Euskaldunak bere poema idaztera.

·        Euzko Gogoa: Gerra ondoko kultura aldizkaririk garrantzitsuena eta eragingarriena Euzko Gogoa izan zen, euskara hutsezkoa. Jokin Zaitegik sortu zuen 1949an, Orixerekin batera, Guatemalan, eta 1955 arte iraun zuen bertan. Hasieran Selecciones del Reader’s Digest antzeko aldizkari bat egin nahi izan zuten, erbesteko Eusko Jaurlaritzaren babespean. Euskara berpiztea zen helburu nagusia, eta goi-mailako gizarte- eta giza- zientzietan jardutea. Literaturan oinarritzen zen, eta garai hartako idazleen elkargunea izan zen, baita abangoardistenena ere: Jokin Zaitegi, Andima Ibiñagabeitia, Sebero Altube, Telesforo Monzon, Jose Antonio Agirre, Jose Migel Barandiaran, Isaac Lopez Mendizabal, Gotzon Urrutia... Gero Miarritzera pasatu zen, eta erreferente garrantzizkoa bazen ere, handik aurrera eta 1959an desagertu arte, ezinbesteko erreferente bilakatu zen, nahiz eta harpidedun gutxi izan. Gaiak hauek ziren: literatura, filosofia, historia, erlijioa. Itzulpenak ere bai: Bergili’ren Enea’rena, esaterako, edo Macbeth. Eta belaunaldi berrien lanak: esaterako, Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua.

 

  Informazio gehiago, Literatur Zubitegikoaz gain:

Iztueta, Paulo: Ormaetxea, Nikolas “Orixe”, Bidegileak sorta, 1987