Galdera

 

'Ingelera' ala 'ingelesa'? 

 

Data: 2014/04/11



Erantzuna

 

 

Ingelesa da forma zuzena.

 

1/ Euskal hitzen forma estandarrak zein diren erabakitzea da Euskaltzaindiaren betebehar garrantzitsu bat, eta forma horiek guztiak Hiztegi Batuan zehazten ditu.

Ingelera forma ez du jasotzen, baina bai noski ingeles:

ingeles 1 iz. (hizkuntza) 2 izond. 'Ingalaterrari dagokiona' 3 iz. 'Ingalaterrako biztanlea

 

 

2/ Euskaltzaindiaren 38. arauan (“Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak”) ere topatuko duzu zein den hizkuntzaren izen zuzena; esaterako, Erresuma Batuari dagokion informazioan.

 

3/ Hizkuntza guztien izenek, beraz, ez dute -era/-ara amaiera. Hona hemen haietako batzuk, Europako ezagunenetatik hartuak: gaztelania, frantses, aleman, katalan, portuges, greko…  (gehienak, euskarazko tradizioan erabiliak).

Beste batzuek, berriz, [lurraldearen izena + -era] edo [etniaren izena + -era] egitura daukate: espainiera, galiziera, greziera, kroaziera, hungariera edo magyarrera, albaniera, nederlandera, errusiera, finlandiera edo suomiera, italiera, turkiera