Galdera

 

'10 zentimetrora' ala '10 zentimetrotara'?

 

Data: 2014/02/07



Erantzuna

 

Biak onartzen ditu Euskaltzaindiak; beraz, zure hizkeratik hurbilena erabiltzeko aholkatzen dizugu: seguruenik, “10 zentimetrora”.

 

 

1/ Euskaltzaindiak NORA kasuaren erabilera horri buruz ez du orain arte araurik eman, eta, beraz, biak onartzen ditu (araua argitaratu artean, behinik behin).

2/ Hego Euskal Herrian, -ta-gabeko formak askoz arruntagoak izan dira tradizioan (Beasaindik hiru kilometrora).

Ipar Euskal Herrian, berriz, gutxi erabiltzen dira horrelako egiturak, baina joera handia dute mugagabera jotzeko; gainera, dena delakoagatik, asko hedatu ziren -ta-dun formakXX. mendean, eta gaur egun nahiko arruntak dira Hego Euskal Herriko hiztunongan.Bi arrazoi horiek direla eta, Euskaltzaindiak ez ditu baztertu -ta-dun formak.

 

3/ Jagonet Euskaltzaindiaren zerbitzuankontsulta honi egindako erantzunean, Orotariko Euskal Hiztegia hiztegi historikoan egindako kata baten berri ematen da:



 

Antzeko kata bat egin dugu guk Ereduzko Prosa Gaur-en, eta hemen dituzu emaitzak:



 

Oharra: 2000. urtetik aurrera argitaratu diren Berria eta Herria agerkariak eta ehunka liburu aukeratu biltzen ditu Ereduzko Prosa Gaur corpusak; oso erosoa da gaur egun bertan bilatzea, EuskalbarMozillaFirefox nabigatzailerako tresna barran dagoelarik.

 

Beraz, nagusitasun handiz gailentzen dira -ta- gabeko formak.

 

Kontsulta honekin zerikusia duten bi arau ezarri ditu Euskaltzaindiak: 110. araua: “Iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagmetan mugatu singularra noiz erabil daitekeen”; eta 34. araua: “Hiru kiloko haurra, lau hankako mahaia”.