Galdera

 

'Envío de ítems': nola esan euskaraz?

 

Data: 2014/10/01



Erantzuna
 

Item-bidalketa, itemen bidalketa, item-bidaltzea edo itemak bidaltzea.

 

 

1/ Lau aukera eskaini dizkizugu, baina horrek ez du esan nahi denek hein berean asebetetzen gaituztenik:

·         Item-bidalketa: Hitz elkartua da: beste batzuetan, irakurleak arazoak izan ditzake bi elementuen artean zer erlazio dagoen igartzeko; honetan, erraz-erraza da erlazioari antzematea. Ez daukagu arazorik forma hau onartzeko, batez ere izenburu batean jartzekoa bada, termino modura edo. Baina esaldi batean txertatuz gero, askoz egokiagotzat jotzen dugu itemak bidaltze-.

·         Itemen bidalketa: Aurreko puntuan esandakoa hemen errepikatuko genuke (baina ez da hitz elkartua).

·         Item-bidaltzea: Hitz elkartua da (beraz, lehen puntuan aipatu dugun bi elementuen arteko erlazioaren kontua egitura honetan ere badago), baina honek badauka hark ez daukan meritu bat: aditz-izena da bidaltze, aditza eta izena aldi berean, eta gure ustez aditzetatik eratorritako izenak (-keta, -pen, -zio eta antzeko atzizkidunak) baino naturalagoa.

·         Itemak bidaltzea: Guztiz gardena da egitura hau, ohiko jardunean erabiltzen dugun egitura baliatzen duena.

 

 

2/ Non erabiltzeko den, forma batzuk onartuko/hobetsiko genituzke, eta beste batzuk ez erabiltzeko gomendatu. Bi adibide eskainiko dizkizugu:

 

·         Eman dezagun post bat idazten ari zarela, eta Envío de ítems atala garatzen duzula. Orduan, ez genuke arazorik izango hainbat aukera onartzeko atalaren izenbururako; esaldietan txertatzeko, berriz, azken egitura hobetsiko genuke:

 

Envío de ítems

 

Para efectuar el envío de ítems, conviene utilizar el Bot, ya que casi siempre lo tenemos abierto, aunque por supuesto se puedo utilizar un programa CV ayuda. […]

Item-bidalketa / Itemen bidalketa /

 Item-bidaltzea / Itemak bidaltzen /Nola bidali itemak

 

Itemak bidaltzeko, Bot erabiltzea komeni zaigu, ia beti edukitzen baitugu zabalik. Jakina, CV laguntza-programa bat ere erabili dezakegu. […]

(Item-bidalketarako/Itemen bidalketarako/Itemen bidalketa egiteko/ Item-bidalketa burutzeko…)

 

           

·         Eman dezagun, berriz, web-orri bateko interfazearen atal batean jartzekoa dela, eta bertan klik eginda itemak bidaltzeko aukera daukagula:

           

           

 

Item-bidalketa

 

 

 

 

 

Itemen bidalketa

 

 

 

 

 

Item-bidaltzea

 

 

 

 

 

Itemak bidaltzeko

 

 

 

 

 

Itemak bidaltzeko, sakatu hemen

 

 

 

 

 

 

 

Horiek guztiak onartuko genituzke, baina azkenak gustatzen zaizkigu gehien. Dena dela, gomendatzen dizugu molde bat aukeratzea, eta ahalik eta gehienetan koherentea izatea aukeratu duzun egitura horrekin.

 


Oharrak:

  • a) Item-bidalketa eta item-bidaltzea: aukerakoak dira marratxoak.
  • b) Aditz-izenaz, badugu artikulutxo bat gure datu basean: aditz-izenaz.
  • c) Aditzetatik datozen izenen gainean, beste bat:

Atzizki batzuen gainean: noiz erabili -ERA/-KETA/-PEN

  • d) Adibide bat ematearren:

Behin hala, galdetu ziguten nola eman euskaraz “sinterizado directo de metal por láser”. Proposatu genizkien bi egitura hauetatik, bistan da bigarrena askoz egokiagaoa dela esaldi batean txertatzeko:

1.       Laser bidezko metalaren zuzeneko sinterizazioa

2.       Metala laser bidez zuzenean sinterizatze-