Galdera

 

Inork ala inorrek: zein da zuzena? 

 

Data: 2014/10/27



Erantzuna

 

Inork da euskara batuko forma.

 

1/ Aspaldi dauka Euskaltzaindiak erabakita zein diren deklinabide formak. Inor izenordain mugagabearen kasuan:

 

NOR

inor

NORK

inork

NORI

inori

NON (NORENGAN)

inorengan

NORA (NORENGANA)

inorengana

NONDIK (NORENGANDIK)

inorengandik

NOREN

inoren

NOREKIN

inorekin

NORENTZAT

inorentzat / inorendako

ZERTAZ

inortaz

 

 

 2/ Euskara dialektalean, berriz, hainbat aldaera dago: [iñok], [iñorrek], [inhurek], [ihurek], [ihurk]…; eta, noski, haietako bat aukeratu behar zen molde estandar idatzirako.

Inoiz horrelako beste zalantza bat baduzu, idatzi itzazu bi aldaerak dokumentu batean Xuxen zuzentzailea indarrean daukazula, eta, forma bat azpimarratzen badizu, seinale ez dela zuzena. Ez badaukazu instalatuta, estekan daukazu nondik jaitsi; Xuxen tresna behar-beharrezkoa da euskaraz idazten dugunontzat.