Galdera

 

'La curiosidad mató al gato': nola esan euskaraz? 

 

Data: 2014/11/04



Erantzuna

 

Jakin-nahiak/ikusminak katua hil zuen



1/ Gotzon Garateren Atsotitzak euskal esaera zaharren bilduman, horrelakorik ez da ageri, baina bai Cervantes institutuaren Centro Virtual Cervantes barruko “Refranero multilingüe” atalean: “Jakinahiak katua hil zuen” (“Jakin-nahiak katua hil zuen”). Beste hizkuntza batzuetan ere berdin antzera enuntziatzen da: ing., “Curiosity killed the cat”; it., “La curiosità uccide il gatto”; fr., “Trop de curiosité nuit”…


2/ Horrelako esaeretan, baliokidetasuna da kontuan hartzeko kontzeptua: lezio (moral) bat (“ez gehiegi ibili zoko-miaketan, kuxkuxean”, kasu honetan) hainbat formatan eman daiteke esaeren bidez.


Hala, Gotzon Garaterenean aurkitu dugun esaera hau ere izan liteke, gure ustez, zurearen baliokidea: Katu kutiziosoari muturre erretzen zaio (“Katu gutiziatsuari muturra erretzen zaio”).


Eta bai aita Damaso Intzak bere Naparroa-ko euskal esaera zarrak bilduman jasotako beste hau ere:     Kux-kuxian zagon, eta txakurrak eldu zion(“Kuxkuxean zegoen, eta txakurrak heldu zion”).