Galdera

 

Lehen(engo) zifraz idazteko: 1. edo 1go?

 

Data: 2014/11/18



Erantzuna

 

Zifra eta puntua: 1. (zenbaki erromatarrekin: I.)

 

 

1/ Kontsultan diozun bezala, Euskaltzaindiaren 18. arauak (“Ordinalen eta banatzaileen idazkera”) honela dio:

«Ordinaletan “garren” ahoskatzen den bakoitzean puntua jar bedi haren ordainean:

Atano X.arekin, XX. mendean, 12. mendean…

 

Laburbiltzeko modu bat da “garren” aipatzearena: lehe(engo) ordinalerako ere aplikatu behar da. Arauan bertan ematen da adibide bat: Juan Karlos I.ak esan duenez.

 

2/ Dena dela, zure zalantza beste hainbatek ere izan dute. Horren frogagarri, Jagonet Euskaltzaindiaren kontsulta zerbitzuari behin hala egindako galdera izan zen:

«[…] lehenengo laburtzeko modua zein da: 1., nahiz eta garren ahoskatu ez?»

 

Miren Azkarate  euskaltzainaren erantzuna biribila izan zen, guztiz kategorikoa: «Bai, noski»