Galdera

 

Locales comerciales: nola eman euskaraz?

 

Data: 2014/11/26



Erantzuna

 

Erantzuna: Saltokiak

 

1/ Gure ustez, hiru berbaren artean aukeratu beharko zenuke:

·         denda mailegu zahar-zaharra

·         saltoki (saletxe, saltegi) bikain eraikitako neologismoa

·         merkataritza lokal kalko bidez sortutako neologismoa

 

Norako den, haietako bat aukeratu beharko zenuke. Guk geuk, eskolarako behinik behin, ez genuke inola ere erabiliko merkataritza lokal, uste baitugu saltoki gardena dela, eta kalko (zuzen) horrek hartzen dituen ñabardura (ia) guztiak hartzen dituela bere baitan.