Galdera

 

Basauritar ala basauriar?

 

Data: 2014/12/11



Erantzuna

 

 

Basauriar

 

1/ Euskaltzaindiak araututa du zein diren Euskal Herriko udal guztien izenak eta bai bertako herritarren izenak ere (jentilizioak):

 

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Nafarroa

Lapurdi

Nafarroa Beherea (I, II eta III)

Zuberoa

 

 

2/ Horrelako zalantza bat dugunetan, guk geuk zuzenean jotzen dugu Euskaltzaindiaren web orrira, eta honela jokatu:

·         Goian eskuinaldean dagoen leihoan bilatu nahi dugun toponimoa idatzi (kasu honetan, “basauri”), euskarazko grafiaduna edo erdarazko izen ofiziala (esaterako, “olite”).

·         Erlaitzean, “Izendegietan” aukeratu (eta ez “Artikuluetan”, kontuz!).

·         “Toponimia” sailean, informazio hau aurkitzen dugu:

 

Euskal era arautua

Azalpena

Non

Basauri

Izaera: Udalerria

Herritarra: basauriar

Ofiziala: Basauri

Erabaki maila: Euskaltzaindiaren araua

Hego Uribe

 

Ikusten duzunez, basauriar da bilatzen ari zaren hitza, eta arau estatusa dauka.

 

 

3/ Herri baten euskal izena zein den jakinda, nola igarri zein den jentilizioa?

Zoritxarrez, ez dago araurik. Bi gomendio hauek eman litezke, eta ez besterik:

-ia + -arzigoitiar, bediar (baina bediaztar ere bai), gabiriar, donamariar, hendaiar

-n / -l + -daraguraindar, trapagarandar, errezildar, buñueldar

 

Eta besteekin, zer? Kontsultatzea beste erremediorik ez dago. Esaterako, zer gertatzen da herriaren izena -o-z amaitzen denean?

Bernedo → bernedo + ar = bernedar

(gehienak egitura honen arabera eraikitzen dira)

baina…

Bilbo → bilbo + tar = bilbotar

Altzo → altzo + tar = altzotar

Lezo → lezo + ar = lezoar

Amurrio → amurrio + ar = amurrioar

Bakio → bakio + tar = bakiotar

Zamudio → zamudio + tar = zamudiotar

Zamudio → zamudio + ztar = zamudioztar

Elorrio → elorrio + ar = elorriar