Galdera

 

Codificación MP3


La compresión del estándar MP3 se realiza  a partir de la codificación perceptual del sonido basada en el modelo psicoacústico del oído humano, para reducir en lo posible la cantidad de información de un archivo de sonido, eliminando la información redundante y los datos que contienen los sonidos que el oído humano es incapaz 3 de percibir. Esto permite que el archivo de audio resultante de la codificación suene prácticamente igual que el original, pero con una cantidad menor de información almacenada. Este sistema elimina información y, por tanto, produce una pérdida en la calidad.


Data: 2014/12/18




Erantzuna

 

MP3 kodetzea

 

MP3 estandarraren konprimatzeko moduak giza entzumenaren eredu psikoakustikoan oinarritutako soinuaren pertzepzio-kodetzea du abiaburua, helburu honekin: batetik informazio erredundantea eta bestetik giza entzumenak ezin hauteman ditzakeen soinuen datuak ezabatuta, soinu-fitxategi baten informazio-kantitatea ahalik eta gehien txikitzea. Horri esker, nahiz eta askoz ere informazio gutxiago biltzen duen, kodetu ondorengo audio-fitxategiak jatorrizkoaren balio foniko bertsua dauka: berdintsu entzuten dira biak. Jakina, sistemak informazioa ezabatzen duenez, jaitsi egiten da neurri batean kalitatea.