Galdera

 

Ostikoa, ukabilkada, zaplaztekoa…: jo ala eman egiten dira?

 

Data: 2015/01/27



Erantzuna

 

Eman egiten dira kolpeak: kolpeak emanda jotzen da.

 

 

1/ Jo aditza NOR-NORK sailekoa da euskara batuan, eta adieretako bat da noski: “Kolpe bat edo kolpeak eman”. Beraz, kolpearena inplizitua dauka nolabait:

 

Zuzenak

Ez zuzenak

Zuzenak

Atea jo

Ateari ukabilkada jo

Atea ukaldika jo

Umea jotzen dute eskolan

Umeari ostikoak jotzen dizkiote eskolan

Umea ostikoz jotzen dute eskolan

 

 

2/ Behin hala, galdetu ziguten jo aditza nola erabiltzen den, eta zure kontsultari dagokion zati hau txertatu genuen erantzunean:

«Kolpe, zapla, zartada, zartako, muturreko, belarriondoko, ostia, kaskako, ukaldi… eta antzeko osagarriekin, gure aholkua da eman aditza baliatzea; NOR-NORI-NORK saileko laguntzaileak hartu ditzake noski eman aditzak zehar objektua ageriz gero»:

 

·         Ezin izan zuen zehaztu kolpea non eman zion.

·         Pabiloitik ateratzerakoan, Pantxok zaplazteko bat eman zion Avari sabel azpian.

·         Zapatatxo zilar-koloreak begitan hartua ninduen, ostiko bat eman zidan aurpegian, matrailean hain juxtu.

·         J.J. atxilotu zuten, bikote lagunari aurpegian ukabilkada bat emateagatik.

 

             3/ Jakina, gaztelaniazko "Me he dado un golpe" edo "Me he pegado un tortazo" ez dira ez jo, ez eman:

           kolpeak, euskaraz, hartu egiten ditugu.