Galdera

 

Zein da zuzena: ari bazina edo arituko bazina?

 

Data: 2015/03/14



Erantzuna


Biak dira zuzenak (eta bai “ariko bazina” ere).

Kontua da bi aditz daudela hor: ari izan eta aritu (jakina, jatorri bera daukate, baina bi sarrera lexikal beregain dira).

 

Hori esanda, saiatuko gara informazioa osatzen, Euskaltzaindiak Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-II (EGLU-II) lanean dioena aprobetxatuta; batez ere, 8. kapitulukoa (155.-164. or.)

 

1/ Dakizunez, aditzetan ageri diren ezaugarrietako bat aspektuarena da. Aspektuaren marka aditz nagusiari itsasten zaio:

Burutua

<TU> marka

hartu du, bete du, aritu da

Etorkizuna

<TUKO> marka

hartuko du, beteko du, arituko da/ariko da*

Ez burutua

<TZEN> marka

hartzen du, betetzen du, aritzen da

* Bi aukerak onartzen ditu Hiztegi Batuak aritu aditzerako.

Aditz arrunten jokabide berbera du aritu aditzak, beraz:

Hartu

Bete

Eseri

Aritu

hartuko (ba)lu

beteko (ba)lu

eseriko (ba)litz

arituko (ba)litz / ariko balitz

 

2/ Horrez gain, adizki trinkoetan ez da aspektu markarik agertzen, baina une batean-edo gertatzen ari den zerbaiti lotutako aspektua daukate, gramatiketan “puntukaria” deritzona:

Puntukaria

(markarik ez)

dakar

Burutua

<TU> marka

ekarri du

Etorkizuna

<TUKO> marka

ekarriko du

Ez burutua

<TZEN> marka

ekartzen du

 

2/ Horiez guztiez gain, badaude tratamendu berezia daukaten aditzak: behar izan, nahi izan (eta gura izan), bizi izan, balio izan, maite izan, komeni izan, uste izan…; baita ari izan ere.

Ikusi dezagun nola jokatu behar den aditz horiekin aspektuaren aldetik.

 

Ekarri

Egon

Behar izan

Nahi izan

Ari izan

Puntukaria

dakar

dago

behar du

nahi du

ari da

Burutua <TU>

ekarri du

egon da

behar izan du

nahi izan du

ari izan da

Etorkizuna <TUKO>

ekarriko du

egongo da

beharko du

behar izango du

(behar izanen du)

nahiko du

nahi izango du

(nahi izanen du)

ariko da

ari izango da

(ari izanen da)

Ez burutua <TZEN>

ekartzen du

egoten da

behar izaten du

nahi izaten du

ari izaten da

Ikusten duzunez, guztiz parekatu ditzakegu aditz konposatu horiek eta adizki trinkoak dituztenak.

Beraz, baldintzetan ere:

Ekarri

Egon

Behar izan

Nahi izan

Ari izan

(ba)lekar

(ba)lego

behar (ba)lu

nahi (ba)lu

ari (ba)litz

 

Oharra: Berez, aski da ari balitz, nahi balu, behar balu, bizi balitz… adizkiekin. Baina, aditz arrunten eraginagatik, <TUKO> aspektu marka erabiltzen dute batzuek:

Gurekin etorri nahi balu,

ez genioke eragozpenik jarriko.

Gurekin etorri nahiko balu,

 

 

Kantatzen ari balitz bezala

hitz egiten du.

Kantatzen ariko balitz bezala