Galdera

 

Bakoitzak bere hamaiketakoa eraman behar du”: nola esan beste modu batean?


Data: 2015/04/24



Erantzuna

 

Nork bere hamaiketakoa eraman behar du

 

 

1/ Edozein testuingurutan dira baliokideak zure esaldia eta guk proposatutakoa.

 

 

2/ Zenbaitetan, bestelako aukerak ere guztiz zuzenak izan litezke. Esaterako, eman dezagun ikasleak aurrean daudela azaltzen ari garela jarraibideak; orduan, honelako zerbait esan dezakegu lasai-lasai:

 

·         Hamaiketakoa eraman behar duzue, bakoitzak berea.

·         Hamaiketakoa eraman behar duzue, nork berea.

·         Hamaiketakoa eraman behar duzue, zeinek berea.

 

 

3/ Bakoitzarekin, aditzaren hirugarren pertsona singularrekoarekin egin behar da beti komunztadura, bakoitza bera denean subjektu:

 

·         Zuetako bakoitzak bere hamaiketakoa eraman behar duzue.

·         Zuetako bakoitzak bere hamaiketakoa eraman behar du.

 

Baina ez da gauza bera gertatzen subjektua beste bat denean (gu, zuek, haiek). Esaterako, gurasoentzako eskutitz batean jarraibideak ematean, honelakoak idatzi ditzakegu:

 

·         Bakoitzak bere hamaiketakoa eraman behar dute zuen seme-alabek.

·         Nork bere hamaiketakoa eraman behar dute zuen seme-alabek.

·         Zeinek bere hamaiketakoa eraman behar dute zuen seme-alabek.


Berriako adibide batean:


·         Sindikatuen batasuna «inoiz baino beharrezkoagoa» da orain, baina beldur da sindikatu abertzaleak ez ote diren bakoitza bere aldetik arituko.


 

 

4/ Ipar Euskal Herriko euskaran (batez ere behe nafarreraz eta zubereraz), batbedera erabiltzen da bakoitzaren ordez:

·         Alabaina, batbederak bere bihotzari behar dio beti sinetsi.

·         [..] zeren azken finean, zein ere baita batbederak bere buruari sorrarazi nahi dion lilura sentimenduz ustez fina izan nahiaren estakuruan, [..]