Galdera

 

Ez da ez’ feministen goiburua: Zuzena da? Konpondu daiteke koma batekin? Beste modu batean eman behar da?


Data: 2015/04/24



Erantzuna

 


Gure ustez, zuzena da (gaztelaniazko “No es no” zuzen den hein berean), baina baliteke desegokia izatea. Ezin da komarekin konpondu, baina bai grafismoarekin.



1/ Kontsultan diozu nahasgarria suertatu daitekeela ‘Ez da ez’ goiburua, honela interpretatu baitaiteke: ez da ‘ez’: ‘bai’ da.

Gaztelaniazko “No es no” dauka seguruenik iturria lema horrek. Konturatzen bazara, erdaraz arazo berbera dago: no es ‘no’: es ‘sí’ interpretatu liteke, jakin ezik zein den gaia. Beraz, bata zuzena bada, bestea ere bai.



2/ Aztertu dezagun euskarazko bertsioa, eta osagai bakoitzaren funtzioa:

 

ez

da

ez

(subjektua; esaldi osoa da)

(aditza)

(atributua; esaldi osoa da)

mintzagaia

 

galdegaia

 

Intonazio egokia eman behar zaio aurrekoari, ondo ulertuko bada: lehenengo ‘ez’ mintzagai delarik, zintzilik bezala utzi behar da (¿); era berean jokatu behar da aditzarekin (¿), gero galdegaia dator-eta; eta, galdegaia delarik, indarrez eman behar da (¿) bigarren ‘ez’ hori. Beraz, hiru kolpetan irakurri behar da.


Idaztean [galdegaia+aditza] hurrenkera kanonikoa erabiltzen dugunean, berriz, bestelako intonazioa erabili behar dugu:

Sabin

Gasteizera

joan da

(subjektua)

(osagarria)

(aditza)

mintzagaia

galdegaia

 

(¿)

kolpe batean (¿)

 

Eta ezeztapen batean:

 

 

(goian aipatutako interpretazio okerra)

Ez

Ez

da

da

polita

‘ez’

(subjektua)

ukazioa

aditza

osagarria

 

galdegaia

 

 


kolpe batean (¿)

[Pena da bakoitzean audio grabazio bat ez txertatzea: askoz errazago ulertuko lirateke goiko guztiak…]


Beraz, gaia zein den jakin ezean, zaila suertatu daiteke jakitea zein intonazio erabili, eta hori dela-eta idatzi dizugu balitekeela desegokia izatea.


Gainera, mintzagai-galdegai jokoa kontuan harturik, ez dago komarik jartzerik, eta beraz puntuazioa ere ez genuke lagun (bestelako ikurrak erabilita, agian bai, beherago azalduko dugunez).

 

 

3/ Erdarazko bertsioan ere, komeni da nolabait adieraztea lehenengo ‘no’ hori ez dela aditzaren ezeztapena, esaterako. Eta badirudi horrela jokatzen dutela:  

 

 

 

Bi irudiotan, baliabide berbera erabili da: letra tamaina aldatu da.



Euskaraz, antzeko zerbait egin liteke (grafismoa, zenbait puntuazio ikur…):

EZ

da

EZ

 

‘EZ’

da

‘EZ’

 

‘EZ’

da

‘EZ!’

 

‘EZ’

da

EZ!

 

EZ

BETI da

EZ!

 

 

 


4/ Eskema horretatik ihes eginda, "EZ EZ DA" izan liteke zuzena, baina ezin da saldu: horretan denok gaude ados.


Interneten beste hauek aurkitu ditugu:


Ez ezetz da!


Ezetza beti da ezetz!


Edo sinpleago: Ezetz, ba!


Eta buruari buelta batzuk emanda, ziur askoz gehiago atera daitezkeela.


Dena dela, publizitate kanpaina bat diseinatzea eta bertan erabiltzeko goiburu deigarri eta erakargarri bat asmatzea… guztiz zaila da! Hori dela-eta ordaintzen zaie profesionalei, jakina.