Galdera

 

Entrepreneurship (irakasgaiaren izena): Nola eman euskaraz? Egokia da ekintzailetza?

 

Data: 2015/10/05



Erantzuna


Enpresa eta ekimen sortzailea (heziketa zikloetako modulu baten izena)

 

 

 

1/ Erantzun laburrean, heziketa ziklokoetako moduluaren izena eskaintzen dizugu, horixe bera erabiltzen baita EHAA-BOPVn argitaratzen diren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren xedapenetan, eta, beraz, hainbat eta hainbat ikastetxetan. Gaztelaniaz, Empresa e Iniciativa Emprendedora da irakasgaiaren izena; ingelesezko ordaina zein den ez dakigu, baina Business and Creative Entrepreneurship edo pareko zerbait izango litzateke euskarazkotik abiatuz gero.

 

 

2/ Beste kontu bat da nola eman euskaraz entrepreneurship kontzeptua. Eta, horretarako, ez dugu uste ibili behar dugunik termino berriak sortzen: badirudi nahiko errotuta dagoela zuk proposatzen duzun ordaina, ekintzailetza:

·         GEMi buruzko txostenean agertzen da, Eusko Ikaskuntzako argitalpen batean.

·         Deustuko Unibertsitateko hainbat web-orritan.

·         Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren web-orrian:.

·        

 

3/ Are gehiago: http://jakinbai.eu/edukiak/enpresa-eta-ekimen-sortzailea helbidean, irakasgai horren gaineko euskarazko materiala eskuratzeko informazioa duzu.

 

Bertan adierazten denez, material hori 11 unitate didaktikok osatzen dute:

1.

Ekintzailetza eta ekintzailea

7.

Finantziazio-iturriak

2.

Enpresa-plana

8.

Enpresen zerga-arloa

3.

Enpresa eta ingurunea

9.

Enpresaren administrazio-kudeaketako dokumentuak

4.

Merkatua eta marketina

10.

Enpresaren forma juridikoak

5.

Ekoizpen-plana eta giza baliabideak

11.

Enpresa eratzeko eta abian jartzeko izapideak

6.

Kontabilitatea. Analisi ekonomiko-finantzarioa

   

 

Lehenengo unitate didaktikoan, beraz, entrepreneurship kontzepturako zuk zeuk proposatzen duzun terminoa erabiltzen dute:

Ekintzailetza eta ekintzailea = Entrepreneurship and entrepreneurs.