Galdera

 

Nola itzuli Niko Etxarten “Euskal Rock'n'Roll” kantako pasarte hau?:

 "Bal-en urhentzin

Ene maitea

Eneki jin zite “au Coucou des Bois”

 


Data: 2015/11/23



Erantzuna

 

 

Dantzaldiaren amaieran

Ene maitea

Nirekin etorri zaitez Coucou des Boisera

 

Pasartea ulertzeko, frantses apurtxo bat jakiteaz gain, Zuberoaren ezaugarri garrantzitsu bat jakin behar da:


1/ bal: frantsesez, “dantzaldia”. Afixan ikusiko duzun bezala, herri-festa guztietan funtsezkoa den ekitaldia da; kasu honetan, Urdiñarben (frantsesez, Ordiarp):

 

 

2/ au Coucou des Bois: Zuberoa osoan –eta sakabanatu xamar– 17.000 lagun bizi direnez, ezin esan gauerako parranda-toki asko daudenik. Horietako bat, Zuberoa osoarentzat instituzio bilakatu dena, Coucou des Bois diskoteka da: tabernak eta jatetxeak ixten dituztenean edo festetako dantzaldiak amaitzen direnean, bertara biltzen dira inguruko gau-txori erresiñul guztiak:


 

 

 Hortaz, gauzatxo pare bat jakinda, erabat argitzen zaigu pasartea.


Zuberoan ere, rock&roll!!!