Galdera

 

Menú 3 estrellas Michelín: nola eman euskaraz?

 

Data: 2015/01/29



Erantzuna

 

3 Michelin izarreko menua (Hiru Michelin izarreko menua)

 

1/ Google-n kontsultatzen baduzu, ikusiko duzu hainbat aldiz errepikatzen dela “3 Michelin izarreko jatetxea/errestaurantea…” sintagma.

 

2/ “Michelin izar” hitz elkartu berezia da, aposizioen sailekoa (Aralar mendia, Berria egunkaria, D eredua, Bilbo Zaharra euskaltegia…); beraz, Euskaltzaindiaren 25. arauak (“Hitz elkartuen osaera eta idazkera”) dioenez, bereiz idaztekoa da, marratxoa jarri gabe.

 

3/ “3 Michelin izarreko jatetxea/errestaurantea…” kontsultatzeko esan dizugu, baina “3 Michelin izarretako jatetxea/errestaurantea…” ere aurkituko duzu hainbat dokumentutan.

Bigarren forma hori ez da zuzena, Euskaltzaindiaren 34. arauak (“Hiru kiloko haurra, lau hankako mahaia”) ezartzen duenez: 3 Michelin izar eta menua lotzeko ‘-ko’ atzizkia erabili behar da (eta ez ‘-tako’ deklinabide atzizkia, ez baitago hor inolako deklinabide kasurik).

 

4/ Nola esaten da beste hizkuntza batzuetan? ‘Jatetxe’ kontzeptua erabiliko dugu, askoz ere ohikoagoa baita:

·         Frantsesez: restaurant 3 étoile Michelin

·         Ingelesez: 3 Michelin star restaurant (hitz elkartuetan gehienetan gertatzen den bezala, euskararen pareko egitura dauka –gaztelaniazkoak edo frantsesezkoak ez bezala–)