Galdera

 

Partitiboa: zuhaitzarik ala zuhaitzik; arbelarik ala arbelik?

 

Data: 2016/03/01



Erantzuna

 

Zuhaitzik, arbelik… / Harririk, leihorik

 

 

1/ Partitiboa osatzeko ‘–IK’ (hitza kontsonantez amaitzen denean) edo ‘–RIK’ (amaierakoa bokala baldin bada) erabiltzen ditugu:

 

arbelik, lanik, urik, sosik, mototsik, harkaitzik

 

amarik, semerik, argirik, baloirik, lorik, surik…    

 

 

2/ Hain zuzen ere, Euskaltzaindiaren 15. arauak Partitiboaren erabilera okerra du izenburua, eta okertzat ematen ditu zuhaitzarik eta arbelarik bezalakoak.


 

 

 

3/ Word dokumentu honetan idazten ari garelarik, ikusi zein forma markatzen dituen zuzentzaileak (ez-zuzentzat jotzen ditu azpimarratutakoak):

 


 

4/ Arazoa izan liteke ez jakitea zein den hitzaren forma, alegia, ea ‘–a’ itsatsia duen ala ez. Hala gertatzen da arbel hitzarekin: askok eta askok uste dute ‘–a’ itsatsia duela, eta hortik dator oker erabiltzea (*arbelarik, *arbelan, *arbelatik…). Zalantza daukagunean, Euskaltzaindiak argitaratzen duen Hiztegi Batua delakora jotzen dugu, horrexek markatzen baitu zein den berba bakoitzaren forma euskara baturako.

 

5/ Amaitzeko, gomendatzen dizugu partitiboaren eta deklinabidearen gaineko artikulu hauek irakurtzea:

 

·         Partitiboa

Euskara Institutua, EHU, "Partitiboa", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3

 

·         Txita arrautzatik ala arrautzetik?

IRALEren Kontsulta Zerbitzua, Galde-erantzunen datu basea, www.irale.hezkuntza.net/web/guest/kontsulta-zerbitzua

 

 

·         Urtarriletik otsailera

iraleKZ, IRALEren Kontsulta Zerbitzuaren bloga

http://iralekz.blogspot.com.es/