Galdera

 

'TokiederKO' ala 'TokiederrEKO'?

 

Data: 2016/03/23 



Erantzuna

 

Bietara da zuzena. Egokiena, dena dela, Tokieder ikastolako.

 

1/ Komeni da horrelako izenak deklinatzea?

EIMAk bere Ortotipografia liburuan dioenez (28. or.), deklinabideko katramilak saihesteko, egokiena da zalantza eragiten duten izen bereziak batere atzizkirik gabe idaztea (izen-sintagma NOR kasuan utzita), aukerako baliabideak erabiliz; hau da, izen bereziaren ondoren generikoa eranstea:


Tokieder ikastolako ikasleek irabazi dute ipuin lehiaketa.

Berriak aldizkariko artikulu berbera dakar Laiaketan aldizkariak ere.

Darwinen Espezieen jatorria liburutik hartutako adibideak.

Atxikimendu berezia omen zion Kontxesiri kantuari.

Toki Ona jatetxera joan gara.

 

Baina ohartarazten gaitu:


«Estrategia nagusi horren arriskua estiloaren alorrekoa da; izan ere, oso sarri erabiltzen bada, arintasuna gal daiteke testu laburretan. Hala ere, bistan denez, galera baino nabarmen gehiago dakar irabazia.»

 

Deklinatuta, gehienbat ahozkoan erabiliko ditugu horrelakoak. Idatzian, berriz, Tokieder ikastolako erabiltzea gomendatzen dizugu, hainbeste aldiz ez duzue-eta horrela aipatu beharko ekoizten dituzuen idazkietan; gainera, hainbat aldiz ez errepikatzeko saihesbide dotoreenak hauek izan litezke: ikastolako, gure ikastolako

 

2/ Nola deklinatu Tokieder?

Izen berezia delarik, ikusi dezagun zein den izen horien deklinabidea. Taulak –gainera, kasuistika zabal-zabalarekin–, Euskaltzaindiaren liburu honetan dituzu (PDF formatuan, estekan): Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I (Eranskina).


 

Kasua

Bokalez amaitutakoak

‘-a’ artikuluarekin amaitutakoak

Kontsonantez amaitutakoak

NOR

Bilbo

Iruñea

Eibar

Irun

NORK

Bilbok

Iruñeak

Eibarrek

Irunek

NORI

Bilbori

Iruñeari

Eibarri

Iruni

NON

BilboN

IruñeAN

EibarrEN

IrunEN

NONGO

BilboKO

IruñeKO (Iruñeako)

EibarrEKO/EibarKO

IrunEKO/IrunGO

NORA

BilboRA

IruñeRA

(Iruñeara)

EibarrERA/EibarrA

IrunERA/IrunA

NONDIK

BilboTIK

IruñeTIK

(Iruñeatik)

EibarrETIK/EibarTIK

IrunETIK/IrunDIK

NOREN

Bilboren

Iruñearen

Eibarren

Irunen

NOREKIN

Bilborekin

Iruñearekin

Eibarrekin

Irunekin

NORENTZAT

Bilborentzat

Iruñearentzat

Eibarrentzat

Irunentzat

ZEREZ (ZERTAZ)

Bilboz

Iruñeaz

Eibarrez

Irunez

 

Beraz,


Kasua

 

NOR

Tokieder

NORK

Tokiederrek

NORI

Tokiederri

NON

Tokiederren

NONGO

Tokiederreko/Tokiederko

NORA

Tokiederrera/Tokiederra

NONDIK

Tokiederretik/Tokiedertik

NOREN

Tokiederren

NOREKIN

Tokiederrekin

NORENTZAT

Tokiederrentzat

ZEREZ (ZERTAZ)

Tokiederrez

 

3/ Idaztean, jarri behar da marratxoa izenaren eta deklinabide markaren artean?

EIMAk, bere Ortotipografia liburuan, honela dio horren kontura (53.-54. or.):

Izen berezien kasuan, beharrezkoa ez denean, marratxorik ez erabiltzea gomendatzen da. Nahasgarri gerta daitezkeen izen berezien arazoa bi eratara konpon daiteke:

 

Deklinabide-atzizkirik gabe idatziz pasarteko lehen aipamenean, izena zein den argi uzteko [1. puntuko prozedura]:


HASIERAN

GERORA

Jon gureak esandakoa

Jone gureak esandakoa

Lafitte euskaltzainaren iritziz

Lagun Onak taldeko jokalaria

Jonek esandakoa

Jonek esandakoa

Lafitteren iritziz

Lagun Onakeko jokalaria

 

Izenaren eta deklinabide-atzizkiaren artean marratxoa jarriz pasarteko lehen aipamenean.


HASIERAN

GERORA

Jon-ek esandakoa

Jone-k esandakoa

Lafitte-ren iritziz

Lagun Onak-eko jokalaria

Jonek esandakoa

Jonek esandakoa

Lafitteren iritziz

Lagun Onakeko jokalaria

 

Esku artean darabilgun kasuan, uste baduzu formaren bat nahasgarria suertatu daitekeela (esaterako, NORA kasuko Tokiederra), aukera ona izan liteke marratxoa erabiltzea:

Tokieder-ek, Tokieder-eko/Tokieder-ko, Tokieder-era/Tokieder-a, Tokieder-ekin…

 

4/ Eta ‘Tokiederra’ balitz, ‘Tokieder’ izan beharrean?


Horren gaineko informazioa, berriz ere, Ortotipografia liburan daukazu (27.-30. or.).

Artikulua daukaten izen berezi horiekin, bi modutara jokatu behar da:


a/ Euskaldunon Egunkaria, Ibilaldia, Hiztegi Batua, Eusko Legebiltzarra… eta horiek bezalako hitzekin, izen arruntak balira bezala:

 

Euskaldunon Egunkariko, Ibilaldiko, Hiztegi Batuko, Eusko Legebiltzarreko…

Euskaldunon Egunkariako, Ibilaldiako, Hiztegi Batuako, Eusko Legebiltzarrako…

 

Zergatik? Euskaldunon Egunkaria benetako egunkaria delako, Ibilaldia antonomasiazko ibilaldia delako, Hiztegi Batua hitz bilduma delako eta Eusko Legebiltzarra legeak emateko erakundea edo biltzarra delako.

Horiek guztiak, Bizkaia (Iruñea, goiko adibidean), Azpeitia, Euskaltzaindia… bezala deklinatzen dira.

 

b/ Herria, Argia, Osasuna, Hertzainak… eta halakoekin, berriz, artikulua ‘-a’ itsatsia balitz bezala:

 

Herriako, Argiako, Osasunako, Hertzainak-eko…

Herriko, Argiko, Osasuneko, Hertzainetako…


Zergatik? Herria ez delako herria, aldizkari bat baizik; Argia ez delako argia, aldizkari bat baizik; Osasuna ez delako gaixotasunik gabeko egoera, futbol talde bat baizik; eta Hertzainak ez direlako herria zaintzeko erakunde bat, musika talde bat baizik.

Beraz, bigarren sail honetan sartu beharko genuke Tokiederra balizko izena, eta Tokiederrako litzateke forma zuzena.