Galdera

 

II. Encuentro de Arte Rupestre Paleolítico Patrimonio Mundial de la cornisa cantábrica para escuelas asociadas a la UNESCO”: nola eman euskaraz?

 

Data: 2016/04/21



Erantzuna

 

Hiru aukera hauek izan litezke egokiak, gure ustez:

 

UNESCOrekin elkartutako ikastetxeen Autonomiarteko II. Topaketak:

Kantauri itsasertzeko labar-arte paleolitikoa, Gizateriaren Ondarea

 

Kantauri itsasertzeko labar-arte paleolitikoa, Gizateriaren Ondarea

(UNESCOrekin elkartutako ikastetxeen Autonomiarteko II. Topaketak)

 

UNESCOrekin elkartutako ikastetxeen Autonomiarteko II. Topaketak

Kantauri itsasertzeko labar-arte paleolitikoa, Gizateriaren Ondarea

 

Gaztelaniazkoa ere aldatuko genuke apur bat, luzeegia iruditzen zaigulako:

 

II. Encuentro (Interautonómico) de escuelas asociadas a la UNESCO sobre Arte Rupestre Paleolítico de la cornisa cantábrica, declarado Patrimonio Mundial