1. Zer da IRALE?

Hezkuntza Sailaren programa bat da. Programa horren helburua hau da: Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan diharduten irakasleak eta Heziketa Bereziko langileak euskalduntzea, alfabetatzea edo haien euskara-maila osatzea eta sendotzea.

 

2. Irakaslea naiz. Eska ditzaket IRALEren ikastaroak?

Unibertsitatez kanpoko irakaslea bazara, bai,  IRALEk eskaintzen dituen ikastaroak eska ditzakezu, baldin eta eskatzen dituzun unean herri-ikastetxe edo ikastetxe pribatu batean lanean badiharduzu. Horrez gain, ikastetxe pribatuetako pertsonal ez-irakasle finkoa edo Hezkuntza Bereziko hezitzailea bazara ere eska ditzakezu  dagozkizun ikastaroak.

 

3. Zer ikastaro eskaintzen ditu IRALEk?

Ikusi taula:

IKASTAROAK NOIZ
Irakastorduz kanpoko ikastaroak Udan edo irakats-ordutegitik kanpo
Irakastordu barneko ikastaroak edo liberazioak Irakats-ordutegiaren barnean

Oh.: ikastaro guztiei buruzko informazioa deialdiari dagokion Aginduan aurki dezakezue.

4. Ikastaro guztiak doan eskaintzen ditu IRALEk?

Hasiera-hasieran, IRALEk hartzen du bere gain eskola-emankizunen gastu osoa. Dena den, ikastaroan zehar ikasketariak egindako aprobetxamenduaren jarraipena egiten dugu: aprobetxamendu-orri bat osatzen dugu. Ikasketariak ikastaroan ezarritako baldintzak bete baditu, hurrengo ikastaroa egiten duenean, eskola-emankizunen gastu osoa Hezkuntza Sailak ordainduko du. Gutxieneko aprobetxamendua honela neurtzen dugu:

 

 

 

Ikasketari batek gutxieneko baldintza horiek betetzen ez baditu, hurrengo batean egingo lukeen ikastaroan IRALEk eskola-emankizunen erdia baino ez lioke ordainduko; beste erdia ikasketariak bere gain hartu beharko luke. Handik aurrera, ikasketariaren aprobetxamendua berriro ere gutxienekora helduko ez balitz, ikasketariak berak eskola-emankizunen gastu osoa ordaindu beharko luke (ikusi Agindua).

5. Barnetegien gastu osoak ere IRALEk ordaintzen al ditu?

Barnetegiko eskola-emankizunen gastu osoa bere gain hartzen du IRALEk, baina egoitza-gastuena (lo egitea eta otorduak), ez:  gastu horien erdia ordaintzen du. Edonola ere, ikastaroaren gastu osoaren bi herenak ordaintzen ditu beti IRALEk.

6. Nahi ditudan beste ikastaro eska ditzaket?

Ez duzu mugarik irakastorduz kanpoko ikastaroak eskatzeko, betiere dagozkizun ikastaroak badira.
Irakastordu barneko ikastaroak egiteko, aldiz, mugak daude. Ikusi taula:

IRAKASLEAK IKASTAROAK LIBERAZIOAK
Finkoak HE1 (U240 eta 3000) eta HE2 (U340, 4000 eta 5000) 3 ikasturte
Bitartekoak HE2 (U340, 4000 eta 5000) 1 ikasturte

Informazio hori guztia zehatzago dago azalduta Aginduan.

7. Zer egin behar dut egin nahi dudan ikastaroa eskatzeko?

Deialdia egiten denean, izena eman behar duzu  irakaslegunean, horretarako ezarritako epean.

Eskabidea ondo betetzeko, komeni da Agindua irakurtzea, han baitago ikastaro eta kode guztiei buruzko informazioa.

8. Nola jakin dezaket nire eskabidea onartua izan den ala ez?

Deialdi bakoitzean, eskabidea egiteko epea amaitu eta gutxira, eskabide onartuen zerrendak ateratzen ditugu, bai Lurralde Ordezkaritzan, bai Interneten.

 

9. Nire izena eskabide onartuen zerrendan badago, liberatuko nautela esan nahi du?

Irakastorduz kanpoko ikastaroa eskatu baduzu, bai: eskatutako ikastaroa egin dezakezu. Irakastordu barneko ikastaroa eskatu baduzu, oraindik ez:  eskatutako ikastaroa egiterik duzun jakiteko, itxaron egin behar duzu, ikasketari onartuen (liberatuen) behin betiko zerrendak atera arte.

10. Eskabidea egin nuen, baina ez da nire izenik agertu, ez eskabide onartuen zerrendan, ezta ez-onartuen zerrendan ere. Zer egin dezaket?

Zerrendak lurraldeka egiten dira, eta, horretarako, eskabidea egin zenuenean lanean non ari zinen hartzen da kontuan, ez eskabidea non egin zenuen. Hortaz, zerrendak begiratzeko orduan, kontuan izan behar duzu eskabidea egin zenuenean lanean non ari zinen. Adibidez, eskabidea egin zenuenean Gipuzkoako ikastetxe batean ari bazinen lanean, nahiz eta Bizkaian bizi eta eskabidea Araban egin, zure izena, agertzekotan, Gipuzkoako zerrendan agertuko da.

11. Udako ikastaro bat egitea eskatu nuen, eta onartu naute. Zer euskaltegitan egin dezaket ikastaroa?

Nahi duzun euskaltegia eta ordutegia aukera dezakezu ikastaroa egiteko.

12. Irakastorduz kanpoko ikastaro bat egiteko eskabidea onartu didate, baina, arazo pertsonalak direla eta, konturatu naiz ez dudala astirik izango ikastaro hori egiteko. Nahitaez egin behar al dut ikastaroa?

Ez, matrikula-fitxa jasotzeak ez zaitu behartzen ikastaroa egitera. Baina euskaltegi batean ikasten hasi bazara eta matrikula-fitxa bertan eman baduzu, ikastaro hori egitea komeni zaizu,  arrazoi honengatik: ikastaroa ez egiteak eragina du aprobetxamenduan, eta, ondorioz, hurrengo batean beste ikastaro bat egitea erabakitzen baduzu, IRALEk ez du dagozkizun eskola-emankizunen gastu osoa bere gain hartuko (ikusi  Agindua).

13. Irakastordu barneko ikastaro bat (liberazioa) egiteko eskabidea onartu didate, baina zerrenda behin-behinekoa da. Atzera egin dezaket, eta uko egin ikastaro horri?

Bai, baina ez beti. Erreparatu prozedura honi:

1.    Lehenengo eta behin, itxaron egin behar duzu, eskatu duzun ikastarorako onartuen behin-behineko zerrendak agertu arte. Izan ere, desberdina da norbere izena eskabide onartuen zerrendan agertzea edo ikasketari onartuen (liberatuen) behin-behineko zerrendetan agertzea.

2.    Zure izena ikasketari onartuen behin-behineko zerrendan agertzen bada, 5 eguneko epea duzu ikastaroari uko egiteko (ikusi Agindua).

3.    Ikasketari onartuen behin betiko zerrendak agertu ondoren, ez da uko egiterik onartzen.