1. Zer da sarrera-azterketa?

Mailaketa proba bat da,  eta honetarako egiten dugu: irakastordu barneko euskalduntze-ikastaroetako ikasketari-nahiek zer euskara-maila duten ahalik eta zehatzen jakiteko.

2. Egin behar dut sarrera-azterketarik?

2019-2020 ikasturteko txandaren batean irakastordu barneko 3000 edo 5000 euskalduntze- ikastaroren batean parte hartu nahi baduzu, bai. Gainera, aurreko ikasturteren batean sarrera-azterketa gainditu arren, berriro egin behar duzu sarrera-azterketa halako ikastaro batean parte hartzeko.

Maila bat gainditu, eta, urtealdi bat baino gehiago ikastetxean eman ondoren berriro IRALEra etorri eta hurrengo maila egin nahi badu norbaitek, sarrera-azterketa egin beharko du.

3. 2018-2019 ikasturtean, 4000 ikastaroa egin dut. Datorren ikasturteari begira, berriro egin beharko dut sarrera-azterketa?

Ez, aurreko ikasturtean liberaturik egon zarenez, ez duzu berriro sarrera-azterketarik egin behar. Era berean, 5000 ikastaroa egin baduzu, ez duzu sarrera-azterketarik egin behar.

4. Noiz eta non egingo da sarrera-azterketa?

DATA
ORDUA
TOKIA HELBIDEA

U2 ikastaroa egiteko: 2019/05/14

3000 edo 5000 ikastaroak egiteko: 2019/09/12

  16:00 BILBO

Dolaretxeko IRALE

Dolaretxea auzoa, 9. txaleta

DONOSTIA

Donostiako IRALE

Larratxo pasealekua, 51-53

GASTEIZ

Gasteizko IRALE

Habana kalea, z/g

5. Nahi dudan lurraldean egin dezaket sarrera-azterketa?

Ez, lanean ari zaren ikastetxea kokatuta dagoen lurraldean egin behar duzu azterketa. Esate baterako, Gipuzkoan bizi arren, lanean Arabako ikastetxe batean ari bazara, Gasteizko IRALEn egin beharko duzu sarrera-azterketa.

6. Nolakoa da sarrera-azterketa?

Ikusi taula:

ATALAK

PROBA

DENBORA

Idatzia

Testa (aukera askotariko galdetegia) eta idazlana

 

1 ordu eta erdi

Ahozkoa

Argazkiak ikusita, 8-10 minutuko solasaldia aztertzailearekin

7. Noiz jakingo ditut sarrera-azterketaren emaitzak?

IKASTAROA

DATA

TOKIA

ERREKLAMAZIOA

U2

 

2019/05/21

 

 

Lurralde Ordezkaritzako iragarki-taula

www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net

 

Lurralde Ordezkaritzan, IRALEren ikasketaburuari zuzenduta

3000 edo 5000  2019/09/20
 

  Lurralde Ordezkaritzako iragarki-taula

  www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net

  Lurralde Ordezkaritzan, IRALEren ikasketaburuari zuzenduta

8. Sarrera-azterketa gainditu dut. Horrek liberazioa lortu dudala esan nahi du?

Ez derrigorrean. Izan ere, liberazio kopurua zehaztuta dago, eta, gainera, ikastetxeetako ordezkotzak bermatu egin behar dira; beraz, liberazioa lortzeko bi aldagai hauek izaten dira kontuan: tokirik izatea eta ordezkotzak bermatuta egotea. Liberazioen gaineko informazioa epeka agertzen da; ikusi Aurkezpen-txosteneko “Ikasketarien onarpena” atala.

9. Derrigorrean bete behar dut sarrera-azterketan adierazitako maila?

Hasteko, zure ardura da ikastaroa hasi bitartean adierazitako maila horri eustea. Hala ere, ikastaroaren hasieran, erakutsitako mailari dagokizun ikastaroan kokatuko zaitugu: 4000 edo 5000 ikastaroan. Halako kasuetarako ezarrita daukagun prozedura hau da: irakasle-taldeak ikasketari-nahia mailaz aldatzeko proposamena egiten du, eta ikasketari-nahiak ados dagoela adierazi behar izaten du idatziz. Dena dela, gai horren gaineko azken erabakia zuzendaritza-taldearen esku egoten da.

10. Eskatu ez dudan beste ikastaro baten kokatzen banaute, horrek izango du eraginik niri dagozkidan administrazio-kontuetan (txanda kopurua, txanda ezabatzeko baldintzak...)?

Ez, maila dela eta beste ikastaro baten kokatzen bazaituzte, horrek ez du izango eraginik dagozkizun administrazio-baldintzetan, ez txanda kopuruan, ez bestelako administrazio-kontuetan.