Zinema euskaraz

"Euskaraz ez omen dago filmarik"; "EITBn kirola baino ez dute ematen"... Horrelakoak behin baino gehiagotan entzun izan ditugu. Dena den, hemendik aurrera aitzakia hutsa baino ez da izango; izan ere,  telebista NAHIERAN ikusteko aukera izango dugu eta nahi dugun orduan. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Eitb.com atariaren elkarlanari esker, filmak euskaraz ikusteko aukera izango dugu, bai luzeak bai laburmetraiak.