Apirila

Esteban Alberdik, liburuko protagonistak, lana galdu zuen eta familia aldentzen ari zitzain. Gau batean gehiegi edan ondoren izandako istripu batengatik, buruan kolpe gogorra hartu zuen eta, delirioen artean, XVIII. mendean agertu zen, Azkoitian, 1766ko apirileko erreboltan,  matxinadaren erdian.

Bi istorio daude, beraz, eleberrian, eta, horien bidez, bi egoeraren arteko paralelismoa egiten du Aranbarrik: egungo krisia eta duela mende bi eta erdikoa. Ez da nobela historikoa, ez da kronika, bertan kontatzen direnak ez baitira benetakoak.

Protagonistak eleberrian hiru mende atzera egiten du, joan-etorrian. Irakurleak  batzuetan ez daki protagonista noiz dabilen batean eta  noiz bestean.

Euskara, aberatsa eta zaila; niretzat oztopo handia izan da istorioa jarraitzeko eta ulertzeko. Esaldiak oso luzeak eta katramilatsuak dira. Horrek nekagarria eta astuna bihurtzen du irakurketa,momentu gehienetan.

Iñigo Aranbarrik, agian, mezu bat bidali nahi digu eleberri honekin: XVIII. mendean gertatutako matxinada krisi baten ondorioa izan zela, eta, inolako arazorik gabe, gaur egungo krisiarekin parekatu daitekeela.

Liburu zaila, benetan. Kostatu egin zait askotan haria jarraitzea. Esan beharra daukat ez zaidala gustatu. Beraz, ez dut eleberria gomendatzen.


Ainara